“Absurdoa da futbola eta politika nahastu behar ez direla esatea”

  • Osasunaren mendeurrena bete berritan, klubaren jatorri apal, euskaltzale eta aurrerakoia gogorarazi nahi izan du Mikel Huartek, Txalapartak argitaratutako Rojos. Fútbol, política y represión en Osasuna (Gorriak. Futbola, politika eta errepresioa Osasunan) liburuaren bitartez. 1936an errepresioa pairatu zuten taldeko kideengan jarri du arreta, baina bildu ditu klubaren historia sozialeko bestelako pasarte eta anekdotak ere.

"Nafarroako Parlamentuak Osasunako biktimenganako omenaldi instituzionala babestuko luke, eta klubak ihes egiten dio horri" (Argazkia: Josu Santesteban)

Ehun urte bete dira 1920an Osasuna sortu zutenetik. Baina aurretik ere bazen futbolik Iruñean.

Simon Blasco medikuak zioenez, 1900. urtean Iruñeko Huarte eskolan ikasten zuen Enparan abizeneko batek erakutsi omen zien ikaskideei futbolean aritzen. Maila ertain-altuko eskola zen hura, Iruñeko lehen eskola laiko eta liberala. Guk, artxibotan, baieztatu dugu bazela Ignacio Enparan izeneko ikasle bat garai hartan. Hona etorri aurretik Galesen ikasi omen zuen. Gerora, 1904an agertzen da futbolari buruzko lehen aipamena Diario de Navarran, zezen plazan jokatzen zuten batzuk aipatzen dituztenean.

Hainbat talderen artean, zergatik nagusitu zen Osasuna?  

1900tik 1920ra, Osasuna sortu bitartean, talde pila bat zegoen Iruñean. Oro har, lagun taldeak ziren, eta zaila da kuadrila bakoitzaren joera sozial edo politikoa jakitea. Sportiva 1919an jaio zen, eta 1920an aldatu zuen izena, Osasuna jarriz. Kanpoan jokatzeko asmoz sortu zuten Osasuna, indarrak batzeko asmoz. Eta azkenean, hor zeuden guztietatik, Osasuna da ehun urte bete dituena.

Fundatzaileen artean baziren euskal abertzaleak eta komunistak. Gerora Osasunak transmititu duen irudiarekin kontrajarria da hori.

Dakiguna da Sportivako lehen bi presidenteak komunistak izan zirela, baina 1930ean; ez dakigu 1920an ere ba ote ziren. 1920an, Osasunan  jokatzen zutenak señoritoak ziren, ikasketadunak, baina izango zuten 1917ko Errusiako Iraultzaren eraginik, Lehen Mundu Gerrarena, espainiar gripearena edota Marokoko Gerrarena izango zuten bezala. Argi dagoena da Osasunaren hastapenetan badagoela osagai euskaltzale nabarmen bat, eta badagoela ideologia aurrerakoia eta errepublikazalea duen jende pila bat ere. Baina baziren karlistak eta kolpistak ere. Talde anitza zen, joera liberalekoa.

Argazkia: Josu Santesteban

Noiz eta nola aldatu zen hori?

Errepublika garaian, Osasunaren zuzendaritza nabarmen errepublikazalea zen, eta ezkertiarra. Baina aldi berean, baziren Antonio Lizarza bezalakoak ere, Mussolinirekin elkartu zena. Iruñea estatu kolpearen zero gunea izan zen; Osasunarekin lotura zuzena zeukaten zortzi lagun hil zituzten: sei fusilatuta, bat bonbardaketa batean eta beste bat kartzelan. Beti, Osasunaren historian, aipatu izan da lau lagun hil zirela por dios y por la patria, eta orain badakigu gutxienez zortzi hil zituztela beste bandoan. Ez zituzten Osasunakoak zirelako hil, baina Osasunakoak ziren. Kluba ez zen gorrien kabia, baina baziren gorriak. Gerrarekin desagertu zen hori.

Orduan hasi zen proiektatzen Osasunaren irudi kontserbadore eta erregionalista. Gaur arte luzatu da?

Antonio Lizarzatik hasi eta Patxi Izkora arte, Osasunaren presidente guztiak izan dira erregimenaren gizonak. Ezkerrak inoiz ez du botererik hartu, futbola negoziobide izan da. Hemen, presidente gehienak aurrezki kutxetatik zetozen, eta badakigu nork kontrolatu duen hori Nafarroan. Berez, bazkideena da kluba, baina zuzendaritzak menpean ditu bazkideak, eta ez da gidoitik ateratzen.

Zergatik bultzatu zuten irudi hori?

Futbolak, emoziotik eta pasiotik, identitate oso indartsuak sortzen dituelako. Horregatik, absurdoa da futbola eta politika nahastu behar ez direla esatea. Haiek politikaz aritzea zilegi da; ikuspegi kritikotik hitz egiten denean, ordea, futbola eta politika nahastea leporatzen dizute. Zergatik ez dira orain arte azaleratu errepublikazale hauen erailketak? Hain zuzen ere isiltasun horregatik. Batetik, errepresioa bizi izan zutenen trauma dago, eta inposatzen zaien isiltasuna. Bestetik, belaunaldi hori hiltzen da, eta futbolaz bakarrik hitz egin behar dela diote agintariek. Orain, mendeurrenaren harira, kontatu beharra zegoen.

Ikusten duzu gaur egun aldaketa zantzurik klubean?  

Javier Miranda izan zen aldaketa ekarri zuen bakarra, eta hortik aurrerakoak, Patxi Izko, Miguel Artxanko eta Luis Sabalza, gutxieneko hori mantentzera mugatu dira. Baina erregimenak beti kontrolatu du kluba. Zerbait aldatzen bada bazkideen presioagatik da. Egia da, orain euskaraz gauza gehiago egiten ditu klubak, baina tira, zer gutxiago, ez? Nik dakidana da badela Memoriaren Lege bat, Osasunak betetzen ez duena. Tira, ez dago betetzera behartuta ere, ados, baina Nafarroako Parlamentuak Osasunako biktimenganako omenaldi instituzionala babestuko luke, eta klubak ihes egiten dio horri.

Liburuari esker Osasunarekin berradiskidetu zarela esan izan duzu. Zergatik?

Ni betidanik izan naiz Osasunazalea, txikitatik, lehen aldiz Sadarrera joan nintzenetik. Baina banekien badela belaunaldi bat, nire aurrekoa, ezin duena futbola ikusi ere egin, konkretuki Osasuna nafar eskuinarekin lotzen duelako. Konturatzen zarenean gerra aurretik ez zela horrela, noski adiskidetzen zarela. Nik badut konplexu bat: Iruñea estatu kolpearen zero gunea izan zen, herri matxinada egon zen errepublikaren kontra. Ezkerreko errepublikarzaleak gutxiengoa ziren, baina kontxo, badira ezagutzen ez diren istorio polit asko. Beraz, noski adiskidetu naizela, Osasunarekin eta nire hiriarekin.

Kuriositatea, adikzioa kasik
“Kuriositatea dut, hori bakarrik. Soziologia ikasi nuen, baina lekutan dago hori, nahiz eta metodotik zerbait gelditzen zaidan. Nik, batez ere, kuriositatea nuen, Felix Monrealek elikatua. Bera hasi zen hau dena argitara ateratzen, Eladio Zilbeti eta Natalio Ciyuelaren kasuak batez ere [Osasunako fundatzaile fusilatuak, biak ala biak]. Pentsatu nuen: eta gehiago baleude? Hala hasi nintzen ikertzen, gehien dakitenei galdezka, eta mila ate jota. Egia da ikerketak baduela zerbait adiktiboa. Gero Txalaparta etorri zitzaidan liburua proposatzen; nik ez nuen libururik argitaratu nahi, erreparoa ematen zidan, baina bazegoen hau guztia kontatzeko beharra”.

 


ASTEKARIA
2020ko azaroaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: CA Osasuna
Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Eibarko hainbat zaletuk Stefan Simic kanporatzeko eskatu dute, bere jarrera diskriminatzaileengatik

Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, jokalariaren sare sozialak eta iritziak ezkutatzeagatik. Bestalde, Osasunako zaletuek ere polemika piztu dute: alde batetik, igandean Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten (bikotekideari tratu txarrak egitea egozten... [+]


2023-07-12 | Ilargi Manzanares
Boixos Nois taldeko hamabi kide atxilotu dituzte, iaz Iruñeko Ezpala tabernari eraso ziotelakoan

Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.


Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


Eneko Compains
“Inolako lege oinarririk gabe eta erabateko arbitrariotasunpean kendu zidaten bandera”

Eneko Compainsi segurtasun indarrek Sadarren jarritako banderak “modu txarrean eta bortitzean” kendu zizkiotela salatu du sare sozialetan. Compains Osasunako zalea eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslearekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan.


2023-01-16 | Jon Torner Zabala
Espainiako Poliziak ikurrina eta Nafarroako bandera kendu ditu Osasunaren zelaitik

Klubeko ordezkariek azaldu dute GKSren pankarta batek bultzatu zuela Espainiako Poliziaren koordinatzailea beste ikur batzuk kentzeko agindua ematera. Gertatutakoa gaitzetsi eta barne ikerketa abiatuko duela jakinarazi du Osasunak.


2022-11-09 | Hamaika Telebista
Poliziaren isunak eta miaketak ohiko bilakatu diren ostatua da Iruñean faxistek eraso dutena. Zer ari da gertatzen?

“Auzokideek sortutako ostatua da gurea eta jazarpenak ez du etenik” salatu dute Iruñeko Iturrama auzoko Ezpala tabernako ordezkariek. Ez da Ezpala elkarteak zabaldutako ostatua jazartzen duten aurreneko aldia. Sarritan, mezu faxistak margotu dizkiete hormetan... [+]


2021-10-11 | Leire Artola Arin
Osasunako jokalari batek irain eta mehatxu matxistak salatu ditu

Larunbatean Santanderren izandako futbol partiduan bost gizon gazteren irain sexualak jasan zituzten emakumeen Osasuna B taldeko jokalariek. Sare sozialetan zabaldu dute erasoa eta salaketa jarriko du bertako taldeak.


2020-12-09 | ARGIA
Pierre Webók “aski da” esan du, Txapeldunen ligako epaile batek azalaren koloreagatik identifikatu duelako

Zeresan handia eragin du astearte gauean gizonezkoen futboleko Txapeldunen Ligan gertatu denak: epaile batek Istanbulen talde teknikoko Pierre Webó bere azalaren koloreagatik identifikatu ostean iskanbila piztu da, Paris Saint-Germainen aurka jokatzen ari ziren partidua... [+]


2020-09-15 | Jon Torner Zabala
Osasunako agintari ohirik ez dute epaituko, BEZ zergarekin lotutako iruzurragatik

Futbol taldeak fiskaltzarekin eta Nafarroako Ogasunarekin lortutako akordioa berretsia izan da: 1,4 milioi euroko isuna ordaindu beharko du klubak, eta 45 hilabetean ez du jasoko ez diru laguntzarik ezta pizgarri fiskalik ere.


2020-05-02 | Jon Torner Zabala
Sadarreko obrak, aurreikusi baino 1,8 milioi euro garestiago

Osasunak estalki bakarra jarriko du Sadar estadioan, eta lokal komertzialentzako espazioa zabalduko du. 16 milioi euroko aurrekontua %11 handituko da.


2020-04-24 | ARGIA
'Osasuna auzia'
Vizcay eta Archancorentzat, zortzi eta zazpi urteko espetxe zigorrak

'Osasuna auziarekin' lotutako bederatzi lagun zigortu dituzte orotara, eta horien artean Angel Vizcay, Osasunako gerente ohia, izan da  zigorrik handiena jaso duena. Miguel Archanco Osasunako presidente ohia eta haren zuzendaritza batzordeko kide izan ziren Juan... [+]


2020-03-19 | Jon Torner Zabala
Osasuna eta Eibarrek futbolarientzako probei uko egin eta herritarren esku utzi dituzte

Espainiako lehen mailako futbol ligan ari diren Osasuna, Eibar eta Valladolid taldeek uko egin diote Ligak futbol kluben esku jarri dituen koronabirus probak egiteari, eta medikuek behar handiago duten herritarrekin baliatu ditzatela erabaki dute.


Eguneraketa berriak daude