Espainiako Poliziak ikurrina eta Nafarroako bandera kendu ditu Osasunaren zelaitik

  • Klubeko ordezkariek azaldu dute GKSren pankarta batek bultzatu zuela Espainiako Poliziaren koordinatzailea beste ikur batzuk kentzeko agindua ematera. Gertatutakoa gaitzetsi eta barne ikerketa abiatuko duela jakinarazi du Osasunak.


2023ko urtarrilaren 16an - 09:46
Azken eguneraketa: 11:32
Estadioko segurtasun indarrak Espainiako Poliziaren aginduz ikurrina eta Nafarroako bandera kentzen / Twitter

"Osasuna-Mallorca partida jokatzen ari zenean banderak eta pankartak kendu izana dela-eta, Zuzendaritza Batzordeak erabaki du barne-ikerketa eta espediente bat abiatzea, egon daitezkeen erantzukizunak argitzeko eta horren arabera jarduteko. Horren guztiaren berri emango da. Era berean, argi utzi nahi du atzo estadioan izandako gertakariak deitoratu eta ez dituela onartzen".

Osasunaren ohar labur horrek erreferentzia egiten die, batetik, Gazte Koordinakunde Sozialistak (GKS) Sadarreko Hego Harmailan zabaldutako pankartari; eta bestetik, hura dela-eta Espainiako Poliziako koordinatzailearen aginduz kendu zituzten beste pankarta eta bandera batzuei, ikurrina eta Nafarroako bandera banari adibidez.

Kirolaren Legeak klubak behartzen ditu estadioetan erakutsiko diren ikurren berri ematera, nahi eta Osasunaren irizpideak "oso malguak" izan ohi diren, Noticias de Navarra egunkariak jaso duenez. Ordea, Klubeko arduradunek azaldu dute GKSk ez zuela pankartaren berri eman –urtarrilaren 28ko manifestazioetan parte hartzera deitzen zuena–, eta horrek bultzatuta agindu zuela Espainiako Poliziako koordinatzaileak –estadioko segurtasun indarren buruak– beste ikur batzuk kentzea, nahiz eta guztiz legezkoak ziren eta publizitaterik estaltzen ez zuten, Gorka Fiuza kazetariak nabarmendu bezala Diario de Navarra egunkarian. Gertatzen ari zenak estadioko giroa zikindu eta protestak eragin zituen, eta denbora gutxira pankartak eta banderak berriz jartzeko baimena eman zuten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CA Osasuna
Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Eibarko hainbat zaletuk Stefan Simic kanporatzeko eskatu dute, bere jarrera diskriminatzaileengatik

Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, jokalariaren sare sozialak eta iritziak ezkutatzeagatik. Bestalde, Osasunako zaletuek ere polemika piztu dute: alde batetik, igandean Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten (bikotekideari tratu txarrak egitea egozten... [+]


2023-07-12 | Ilargi Manzanares
Boixos Nois taldeko hamabi kide atxilotu dituzte, iaz Iruñeko Ezpala tabernari eraso ziotelakoan

Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.


Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


Eguneraketa berriak daude