Arbizuko Udalak salatu du ikurriñari eraso egin diotela uniformez jantzitako Guardia Zibilek

  • Sortuk jakinarazi zuenez, kiroldegiaren parean dauden mastetako ikurriña guardia civil batek tiraka hautsi zuen irailaren 3an. Arbizuko udal taldeak "gogor" salatu du "ordu txikitan eta gauaren babesean, herriko sarreran dagoen ikurriñaren aurka egindako erasoa".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 12an - 09:53
Argazkia: Guaixe.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Jakin dugu gainera, erasoa uniformez jantzitako Guardia Zibilek egin dutela", dio oharrak.

Arbizuko Udaletik adierazi dutenez, “herritarrok eskubide osoa daukagu gure sinboloak eta ikurrak nahi ditugun bezala erabiltzeko, eta ez dago Ikurren Legerik gure nahiak, sentimenduak eta aldarrikapenak isilaraziko dituenik”.

Okupazio-indarrak alde egiteko eskatuz amaitu du oharra udalak.

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Ikurrina kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.