Aramaioko "Izenbakuek" finalean da eta Amurrion erabakiko da azken talde finalista

  • Aramaion jokatu zen martxoaren 7an Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Aramaioko "Izenbakuek" sailkatu ziren Murgian jokatuko den finalera. Gasteizko "Sumendiola bete poto" taldea izango du aurrean, eta hirugarren talde finalista martxoaren 14an erabakiko da Amurrion.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 11n - 08:09
Zalduondoko "Lautadako ahuntzak" eta Aramaioko "Izenbakuek" taldeak Aramaion egin zuten saioan.

Giro bikainainean eta umore printzez beteriko saioa izan zen Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoan. Aramaioko Sastiñan iragarrita bazegoen ere udaletxean jokatu zen. Pikoteo txiki baten ostean prest ziren bi taldeetako bertsolariak kapelak, gonak eta bestelako zintzilikarioak soinean jantzita, mimoz prestatutako eta halere puntuagarria izango ez zen agurra bertaratuei eskaintzeko.  

Aramaioko "Izenbakuek" talderaren izenean Manex Agirre, Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa eta Danel Herrarte eta Zalduondoko "Lautadako ahuntzak" taldean Oihane Perea, Markel Yoller, Aitor Najera eta Irati Anda bertsolariak aritu ziren kantuan.

Gai jartzaile lanetan Eli Plazaola aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu dute: Egoitz Iradier Lautadako ahuntzak taldearen ordezkaria, Beñat Burgi Aramaioko Izenbakuek taldearen taldearen izenean eta Patxi Aizpurua Arabako Bertsozale Elkerteko epaile gisa.

Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Entzuleen gozamenerako, umorea nagusi izan zen saio osoan zehar.

Epaimahaiak erabakita Aramaioko taldea arituko da finalean. Sailkatzen den bigarren taldea da; Gasteizko Sumendiola bete poto taldea lehenbiziko finalaurrekoan sailkatu zen eta hirugarren taldea martxoaren 14ko finalaurrekoan sailkatuko da, Amurrioko Kultur Etxean burutuko den saioan.

Egun osoko jaia finalean

Finala martxoaren 28an, egun osoko festaren inguruan izango da Murgian. Eguerdian, Palatu kirol eremutik hasita, parte hartu duten taldeak arituko dira kantuan tabernaz taberna. Bazkal ostean finala jokatuko da. Bazkarian izena emateko deitu 675 70 79 71 edo idatzi araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera. Finalerako sarrerak bertan jarriko dira salgai eta Gasteiztik autobusa jarriko da goizean Murgiara joan eta iluntzean bueltatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa
2023-03-27 | Bertsozale.eus
Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 27an eman zitzaion hasiera 2023ko Arabako bertso Kuadrillartekoari, 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu ziren, denera 280 lagun inguru.

2023-03-22 | Hala Bedi
Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala larunbatean ospatuko da Laudion

Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.


2023-03-08 | Bertsozale.eus
Errexala sailkatu da finalera bigarren finalaurrekoa irabazita
Bastidan jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Lautadako Beeeeertsolariak eta Gasteizko Errexala taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Errexala taldea gailendu zen, beraz, Laudion jokatuko den finalean abestuko du.

2023-02-27 | Bertsozale.eus
Aramaioko "Izena pentsau bida" izan da Arabako bertso Kuadrillarteko 1. finalaurrekoan irabazle

Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren... [+]


2023-02-14 | Bertsozale.eus
Bigarren faseko Kuadrillarteko finalerdiak erabakita geratu dira
Lehen faseko azken lau saioak jokatu dira asteburuan, eta erabakita geratu da hurrengo fasea. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar... [+]

Eguneraketa berriak daude