Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira

  • Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.

Argazkia: Bertsozale.eus.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 17an - 13:22

Bat-bateko hamabi saio jokatu dira Kuadrillartekoaren 1.fasean. 12 talde parte hartzaileetatik 6 sailkatu dira finalaurrekoetara: liga bakoitzeko irabazleak eta bi talde sailkapen puntuazioaren arabera, hauexek:

A ligako talde irabazlea: Sumendiola bete poto

B ligako talde irabazlea: Kakiturriko gladioloreak

D ligako talde irabazlea: Lautadako ahuntzak

E ligako talde irabazlea: Konde basoko iluek

Puntuazioaren arabera 1. taldea: Izenbakuek

Puntuazioaren arabera 2. taldea: Errexala

Hiru finalaurrekoak horrela osatu dira:

Otsailak 29, larunbata, Aguraingo Zabalarten: Sumendiola bete poto (Gasteiz) VS Kakiturriko gladioloreak (Gasteiz)

Martxoak 7, larunbata, Aramaioko Sastiñan: Lautadako ahuntzak (Zalduondo) VS Izenbakuek (Aramaio)

Martxoak 14, larunbata, Amurrioko Kultur Etxean: Konde basoko iluek (Aramaio) VS Errexala (Gasteiz)

Bertsozale.eus-en loturan saio bakoitzeko kronikak dituzue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa
2023-03-27 | Bertsozale.eus
Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 27an eman zitzaion hasiera 2023ko Arabako bertso Kuadrillartekoari, 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu ziren, denera 280 lagun inguru.

2023-03-22 | Hala Bedi
Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala larunbatean ospatuko da Laudion

Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.


2023-03-08 | Bertsozale.eus
Errexala sailkatu da finalera bigarren finalaurrekoa irabazita
Bastidan jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Lautadako Beeeeertsolariak eta Gasteizko Errexala taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Errexala taldea gailendu zen, beraz, Laudion jokatuko den finalean abestuko du.

2023-02-27 | Bertsozale.eus
Aramaioko "Izena pentsau bida" izan da Arabako bertso Kuadrillarteko 1. finalaurrekoan irabazle

Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren... [+]


2023-02-14 | Bertsozale.eus
Bigarren faseko Kuadrillarteko finalerdiak erabakita geratu dira
Lehen faseko azken lau saioak jokatu dira asteburuan, eta erabakita geratu da hurrengo fasea. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar... [+]

Eguneraketa berriak daude