Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan

  • Urtarrilaren 27an eman zitzaion hasiera 2023ko Arabako bertso Kuadrillartekoari, 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu ziren, denera 280 lagun inguru.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko martxoaren 27an - 11:21
Argazkia: bertsozale.eus

Laudion eman zitzaion amaiera aurtengo Kuadrillaartekoari, finala eta jai eguna ospatu zen. Bat bateko 12 taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest. Talde bakoitzak beretik zekarrena emateko asmoz. 

Goizean goizetik oholtza atondu, bazkaritarako mahaiak jarri, Laudio BHI institutuko kiroldegiak egun honetan bere ikuslegoari eskaini behar zion guztia prest egon zedin.

Hamabiak pasatxo heldu da Araban zehar ibilitako autobusa Laudioraino, jendea umoretsu eta eguneko jaiari gogoz heltzeko asmoz, egun polit bat bertso eskola eta eskualde ezberdinetako kideek elkarrekin pasatzeko aitzakia, Kuadrillartekoa. Gorbeialdeko eta Gasteizko trikitilarien doinuez  doinuez lagunduta poteoan abiatu zen jende andana, Laudio erdialdeko kaleak bertso aleek bereak eta bi egiten zituzten bertaratutakoen ikusmiran.

Bazkari herrikoian jana eta edana falta izan, babarrun jana sakramentuz atondurik, 90 lagun inguru elkartu ziren mahai inguruan. Bazkalostean, trikiaren doinuan dantzaren bat eta Intsixv taldearen alboka eta danbor soinuak entzungai. 

Bertsolariak oholtzara igo aurretik, Kuadrillartekoaren sintonia eta 120 lagun saioko ale ederrak entzuteko gogoz. Dena prest final handirako, Arantxa Sobrino aurkezlearen ahotsak entzun orduko oholtzaratu ziren14 bertso lagunak, Katuko muinoak, Errexala eta Izena pentsau bida taldetako kideak.

Kantuan aritutakoak  Gasteizko Katuko muinoko Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre. Aramaioko Manex Agirre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Danel Herrarte. Gasteizko Errexala taldeko Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Inaxio Trojaola, Patxi Alkorta, Kerman Lopez de Lacalle eta Felipe Zelaieta. Gai jartzen Nieves Del Alamo eta epaitzen Iker Elexpuru, Oier Iñurrieta, Kristina Arteaga, Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez.

Giroa alaitzeko moduko agurrak prestatu zituzten taldeek "Muinoko Alayak" kanta popurria, euskal punk eta kanta modernoen arteko  popurriarekin hasi dira aramaioarrak  eta "Brayanen bizitza" filmeko doinuarekin Errexalako kideak. 

Zortziko txikian eman zioten hasiera saioari, ale ederrak entzun genituen jatetxe garestietan xoxak gastatzen ibilitako Eli eta Ainara edota pisukideak ziren Manex eta Patxi.  Suhiltzaile lanetan aritu dira Unai Anda bertsolari neutroak esandakoei erantzunez. Seiko motzean Orain 30 urtetako musikariaren paperetik aritu dira Ekaitz eta Danel. Puntuari erantzunez jarraitu zuen saio puntuagarriak. Iparragirren doinuan etorkizunean Marten babes ofizialeko etxe bat egokitu zainen paperetik aritu dira. Ganbarako lanaren aurretik puntuka aritu ziren talde denak.

Diegoren gitarra doinuz kantatu dute bertsolariek ganbarako lanean, botilen papera hartu dute bertsolariek, pasadizo ezberdinak ekarri dituzte hauek gogora. 

Opari eta oroigarri gabe ezin zen amaitu aurtengo edizioa ere bat-bateko zein idatzizko talde parte hartzaileei otartxoa jaso dute. Bertsolari finalistek gainera Kuadrillarteko argazkia jaso zuten oroigarri gisara eta Iñaki Viñaspre, Eli Zaldua, Ekaitz Samaniego eta Xabier Antiak landare bana jaso dute, Arabako bertsogintzaren sustraiak errotzen ari direlako loratuko dira kimu berriak.

Beraz eskerrik asko hau dena posible egin duten babesle eta laguntzaile guztiei eta nola ez Laudio BHI insitututari bere kiroldegia uztearren. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa
2023-03-22 | Hala Bedi
Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala larunbatean ospatuko da Laudion

Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.


2023-03-08 | Bertsozale.eus
Errexala sailkatu da finalera bigarren finalaurrekoa irabazita
Bastidan jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Lautadako Beeeeertsolariak eta Gasteizko Errexala taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Errexala taldea gailendu zen, beraz, Laudion jokatuko den finalean abestuko du.

2023-02-27 | Bertsozale.eus
Aramaioko "Izena pentsau bida" izan da Arabako bertso Kuadrillarteko 1. finalaurrekoan irabazle

Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren... [+]


2023-02-14 | Bertsozale.eus
Bigarren faseko Kuadrillarteko finalerdiak erabakita geratu dira
Lehen faseko azken lau saioak jokatu dira asteburuan, eta erabakita geratu da hurrengo fasea. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar... [+]

2023-02-07 | Bertsozale.eus
Umore bikainez heldu diote Kuadrillek ligako bigarren asteburuari

Asteburu osoko egitarauan eta lurra esnatzeko Santa Agedako jai inguruan biribildu da Arabako bertso Kuadrilla arteko lehen faseko bigarren asteburua. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Gasteizen, larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Agurainen, Gorbeialdera salto eta... [+]


Eguneraketa berriak daude