Finalaurrekoak otsailaren 29an hasiko dituzte sei talde hauek

  • Hasierako ligaxkan hamabi taldek hartu dute parte eta hauek dira finalaurrekoetara sailkatutakoak: Sumendiola bete poto (Gasteiz), Kakiturriko gladiodoloreak (Gasteiz), Lautadako ahuntzak (Zalduondo), Konde basoko iluek (Aramaio), Izenbakuek (Aramaio) eta Errexala (Gasteiz). Lehen finalaurrekoa otsailaren 29an izango da Agurainen.

Murgian kantatu zuten Gorbeialdeko Azkenak eta Gasteizko Muinoko katuak resurreccion taldeek. Argazkia: Bertsozale.

2020ko otsailaren 26an - 05:47
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

19:00etan pikoteoa eta ostean hasiko da lehen finalaurrekoan, Aguraingo Zabalarten. Sumendiola bete poto eta Kakiturriko gladiodoloreak arituko dira bertan.

Bigarren finalaurrekoa martxoaren 7an izango da, Aramaion. Izenbakuek eta Lautadako ahuntzak arituko dira, formatu berean: 19:00etan pikoteoa eta ostean saio puntuagarria, Sastiñan.

Finalaren aurreko azken saioa martxoaren 14an jokatuko dute Amurrion, Errexala eta Konde basoko iluek taldeek. 19:00etan pikoteoa eta ondoren finalaurrekoa, Kultur Etxean.

Bertsozaleren albiste honetan irakurri daitezke ligaxkako azken saioen kronikak.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.