Aramaioko "Izena pentsau bida" izan da Arabako bertso Kuadrillarteko 1. finalaurrekoan irabazle

  • Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren 25ean, jokatuko den finalean abestuko dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko otsailaren 27an - 15:36

Giro politean eta barre algara jokatu zen Arabako Bertso Kuadrillarteko 1.finalaurrekoa Aguraingo Zabalarten. Mokadurako zizka mizken ostean eman zitzaion hasiera saioari. Izena pentsau bida (Aramaio) taldearen izenean Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi aritu ziren kantuan. Bertxilika (Gasteiz) taldearen izenean Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Hegoi Amabizka, Samuel Rodriguez eta Eukene De los Aires.

Gai jartzaile lanetan Irati Martinez aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu zuten: Iker Elexpuru Izena pentsau bida talderaren ordezkaria, Txomin Elorza Bertxilika taldearen ordezkaria eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ainhoa Aizpurua.

Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka...

Epaimahaiak erabakita Izena pentsau bida taldea arituko da finalean. Sailkatzen den lehenengo taldea da. Aguraingo finalaurrekoaren argazkiak hemen ikusgai.

Hurrengo bi larunbatetan jokatuko dira hurrengo bi finalaurrekoak, Bastidan eta Murgian. Bi saio horietan talde bana sailkatu da, izan ere, finala 3 taldeen artean jokatuko da.

Finala, martxoaren 25ean, egun osoko festaren inguruan izango da Laudion.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa
2023-03-27 | Bertsozale.eus
Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 27an eman zitzaion hasiera 2023ko Arabako bertso Kuadrillartekoari, 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu ziren, denera 280 lagun inguru.

2023-03-22 | Hala Bedi
Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala larunbatean ospatuko da Laudion

Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.


2023-03-08 | Bertsozale.eus
Errexala sailkatu da finalera bigarren finalaurrekoa irabazita
Bastidan jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Lautadako Beeeeertsolariak eta Gasteizko Errexala taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Errexala taldea gailendu zen, beraz, Laudion jokatuko den finalean abestuko du.

2023-02-14 | Bertsozale.eus
Bigarren faseko Kuadrillarteko finalerdiak erabakita geratu dira
Lehen faseko azken lau saioak jokatu dira asteburuan, eta erabakita geratu da hurrengo fasea. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar... [+]

2023-02-07 | Bertsozale.eus
Umore bikainez heldu diote Kuadrillek ligako bigarren asteburuari

Asteburu osoko egitarauan eta lurra esnatzeko Santa Agedako jai inguruan biribildu da Arabako bertso Kuadrilla arteko lehen faseko bigarren asteburua. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Gasteizen, larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Agurainen, Gorbeialdera salto eta... [+]


Eguneraketa berriak daude