Errexala sailkatu da finalera bigarren finalaurrekoa irabazita

  • Bastidan jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Lautadako Beeeeertsolariak eta Gasteizko Errexala taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Errexala taldea gailendu zen, beraz, Laudion jokatuko den finalean abestuko du.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko martxoaren 08an - 07:09

Giro eta eta umore bikainean joan zen Bastidan jokatutako Kuadrillarteko 2.finalaurrekoa. Pikoteo txiki baten ostean prest ziren bi taldeetako bertsolariak ileordeak, soinekoak, kartelak eta bestelako zintzilikarioak soinean jantzita, mimoz prestatutako eta halere puntuagarria izango ez zen agurra bertaratuei eskaintzeko.  

Lautadako Beeeeeeertsolariak taldearen izenean Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina eta Markel Yoller eta Gasteizko Errexala taldean Felipe Zelaieta, Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Kerman Lopez de Lacalle, Jokin Estepa eta Asier Otamendi bertsolariak aritu ziren kantuan. 

Gai jartzaile lanetan Oier Suarez aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu dute: Egoitz Iradier Lautadako Beeeeertsolariak taldearen ordezkaria, Juan Altuna Gasteizko Errexala taldearen taldearen izenean eta Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko epaile gisa.

Talde bakoitzaren agurra kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Entzuleen gozamenerako, umorea nagusi izan zen saio osoan zehar.

Epaimahaiak erabakita Gasteizko taldea arituko da finalean. Sailkatzen den bigarren taldea da; Aramaioko Izena pentsau bida taldea 1.finalaurrekoan sailkatu zen eta hirugarren taldea martxoaren 12ko finalaurrekoan sailkatuko da, Murgiako udaletxean burutuko den saioan.

Bastidako finalaurrekoaren argazkiak hemen ikusgai.

Hurrengo larunbatean, martxoak 12, jokatuko da azkeneko finalaurrekoa, Murgian. Finala hiru taldeen artean jokatuko da.

Finala, martxoaren 25ean, egun osoko festaren inguruan izango da Laudion.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa
2023-03-27 | Bertsozale.eus
Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 27an eman zitzaion hasiera 2023ko Arabako bertso Kuadrillartekoari, 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu ziren, denera 280 lagun inguru.

2023-03-22 | Hala Bedi
Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala larunbatean ospatuko da Laudion

Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.


2023-02-27 | Bertsozale.eus
Aramaioko "Izena pentsau bida" izan da Arabako bertso Kuadrillarteko 1. finalaurrekoan irabazle

Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren... [+]


2023-02-14 | Bertsozale.eus
Bigarren faseko Kuadrillarteko finalerdiak erabakita geratu dira
Lehen faseko azken lau saioak jokatu dira asteburuan, eta erabakita geratu da hurrengo fasea. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar... [+]

2023-02-07 | Bertsozale.eus
Umore bikainez heldu diote Kuadrillek ligako bigarren asteburuari

Asteburu osoko egitarauan eta lurra esnatzeko Santa Agedako jai inguruan biribildu da Arabako bertso Kuadrilla arteko lehen faseko bigarren asteburua. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Gasteizen, larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Agurainen, Gorbeialdera salto eta... [+]


Eguneraketa berriak daude