Astelehenean Ser irrati katean Gasteizko alkate Gorka Urtaranek kutsu klasistako adierazpenak egin zituela salatu dute. Arabako kirol jarduera sektorea egiten ari den greba mugagabeari erreferentzia eginez, "eskola-graduatua baino ez zaie eskatzen, eta gutxienez 12 euro kobratzen dute ordua".
Gasteizko gizarte etxeetako sorosle eta begiraleen kolektiboak greba mugagabea hasi du astelehenean, sektoreak bizi duen prekarizazioaren aurrean irtenbideak eskatzeko.
Langileek greba hasi zuten egun berean, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak adierazpen polemikoak egin dituen Ser irrati katean egindako elkarrizketa batean.
Hitzez hitz esan zuen pandemiak iraun bitartean kirol instalazioak itxirik egon diren bitartean, langile hauek soldataren %100a kobratzen aritu direla, ez zuela inor kexatzen ikusi ekintza horiek itxi behar izan zituztelako. "Horrez gain, ez dut beren aldarrikapena ulertzen. 12,5 eta 15 euro ordua bitarte kobratzen duten sorosleez hizketan ari gara, 20.000 eta 25.000 euro urtean 1.596 orduren trukean, eskola-graduatua baino ez zaie eskatzen, sorosle formazioarako ikastaroarekin batera. Ez dakit non dagoen arazoa".
Sare sozialetan zenbait pertsonak, baita sorosleek prentsan, adierazpen horiei izaera klasista dutela aurpegiratu diote.
Azpiko bideoan entzun adierazpenak osorik: