Apustu etxeen kontrako kartelak jarri dituzten hiru andoaindar, epaitegira deituak

  • Andoaingo bigarren apustu etxea da pasa den apirilean Zumea plazan zabaldu zutena. Gisa horretako aretoen aurkako jarrera azaltzeko, hainbat herritarrek kartelak jarri zituzten. Orain, epaitegira joateko zitazioa jaso dute hiru lagunek, aretoaren jabeak salaketa jarri ostean.


2019ko maiatzaren 30ean - 09:55
Asanblada irekian parte hartu zuten andoaindarrak, apustu etxeen kontrako afixekin / @JulenBegi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Epailearen aurrera deklaratzera deitu duten hiru lagunetako batek, egoera zertan den azaldu zuen astearte arratsaldean egindako asanblada irekian. Aiurri aldizkariak jaso ditu hitzok: "Gaiarekin kezka genuen. Gazteen artean ludopatia, familia hausturak... arazo handiak sortzen ari dira apustu etxeak. Andoainen kanpaina txikia egitea pentsatu genuen, kartel batzuk jarriz. Helburua gaiaz sentsibilizatzea zen. Gure sorpresarako zitazioa jaso genuen, epaitegira joateko, eta zitzazio horretan hiru lagun identifikatuta gaude".

Gaineratu duenez, hiru lagunak ez dituzte ez Ertzaintzak ez inongo poliziak identifikatu: "Apustu etxeen kamarak erabili dituzte, eta ezbaian dago kamera horien erabilera. Saiatu gara apustu etxeko jabearekin gaia bideratzen, baina berak ez du nahi izan. Zalaparta aukeratu du, eta guk zalapartarekin erantzungo diogu. Kartel batzuk jartzea ez da delitua. Gure duintasuna defendatzera joango gara. Karteletan ez zegoen ez mehatxurik ezta irainik ere".

Ludopatiaren inguruko hitzaldia

Ekainaren 10ean ludopatia eta adikzioen inguruko hitzaldia eskainiko du Ekintza Bibe elkarteak Andoaingo Urigain etxean, 18:30ean hasita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!