Apustu-etxeen eta zorizko joko-aretoen kopurua mugatzea gura du GUK Getxok

  • Kirol-apustuak eta zorizko jokoak eskaintzen dituzten negozioen kopurua eta kokapena zorrotz arautzearen alde agertu da GUK Getxo udal-taldea, "ludopatia-arazoak gazteengan gero eta zabalduago egoteagatik kezka dela eta". Abenduaren 26an eztabaidatu zen Getxoko osoko bilkuran gaiaren gaineko mozioa, azkenik onartu ez zena.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 02an - 09:33

Urriaren 29a aurkeztu zuen GUKek mozioa, hau da, Zorizko Jokorik gabeko Munduko Egunean. Azkenik, abenduaren 26an ailegatu zen osoko bilkurara, baina ez zuen aurrera egin EAJk, PSEk eta PPk aurka bozkatu zuten eta.

Eusko Jaurlaritzari araudi zorrotzagoa eskatzea zen GUKen helburu nagusietakoa. Zehazki, "aretoen irekiera mugatzeko, elkarren arteko gutxieneko distantziak ezartzeko, ikastetxeekiko kokapena erregulatzeko eta kirol-jardueretan zein espazio publikoetan haien sustatzea kontrolatzeko" eskatu gura zioten Lakuari, beste udal batzuetan egindakoaren ildo beretik.

Getxori dagokionez, Udaltzaingoa gaiarekiko hezi eta Udalak kontzientziazio-kanpainak egitea ziren mozioak proposatukotako neurriak. GUKen esanetan, "kezkagarria da azken urteetan gertatu den mota horretako aretoen zabalkundea, batez ere kirolei lotuta; horregaz batera, gora egin dute ludopatiari lortutako arazoek, batez ere 15 eta 18 urte arteko pertsonengan".

"Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken lau urteetan %6tik %25era igo da apustuekiko adikzioa 25 urtetik beherakoengan", gaineratu dute. 

Mozioari ezetz esan ziotenek, berriz, adierazi zuten eskatutakoen antzeko kontrol-neurriak badaudela daborduko indarrean, eta gaiak azterketa orokor bat behar duela.   

Albiste hau Hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2022-09-05 | ARGIA
Joko patologikoari aurre egiteko gida plazaratu du Jaurlaritzak

Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2021-10-28 | ARGIA
Jaurlaritzak jokoaren erregulazioa "gogortuko" du, "joko patologikoari aurrea hartzeko"

Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]


Apusturako deia, langileen auzoetatik

Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.


Eguneraketa berriak daude