Apustu etxeen aurkako plataforma bat sortu dute Iruñeko Arrotxapea auzoan

  • Asteazkenean, arratsaldeko 19:30ean, hitzaldi bat eskainiko dute Aralar elkarteko kideekin, eta datorren astelehenean, berriz, apustu etxeen aurkako elkarretaratzea egingo dute, arratsaldeko 20:00etan, Oblatasen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 10an - 08:13

Beste zenbait auzotan bezala, Arrotxapean ere bizilagunak apustu etxeen aurka batu dira, eta oraingoan urrats bat gehiago egin dute, eta plataforma bat sortu dute, hemeretzi kolektiboren artean. 

Auzo horretan dagoeneko bost apustu etxe daude, eta beste bat zabaltzeko lizentzia dago dagoeneko. Plataformak horien aurkako jarrera mahaigaineratu du, eta salatu du ez dela “kasualitatea” auzo langile eta bizi batean halakoak hedatzea.

Apustu etxeen jabeak eta instituzioak egin ditu horien erantzule, eta horiei modu kolektiboan aurre egitera dei egin die bizilagunei: “Izan gaitezen gu, auzokideok, hauen ateak ixtea lortzen dugunak; modu kolektiboan egin diezaiokegu aurre gaitz honi”. Beste aisialdi eredu mota batean sinesten dutela adierazi dute, “auzotik eta auzokideentzat egina, alternatiboa, kritikoa, sortzailea, inklusiboa, feminista, osasuntsua…”.

Administrazioari, berriz, eskatu diote, apustu etxeak zabaltzeko lizentzia gehiagorik ez ematea, emandako lizentziak ezeztatzeko dauden aukera guztiak bila ditzala, apustuen aldeko publizitatea kendu dezala, apustuekiko menpekotasuna saihesteko plan integral bat sor dezala eta aisialdi osasuntsu baten inguruko heziketa landu dezala.

Plataformaren ibilbidearen lehen bi urratsak hitzaldi bat eta apustuen aurkako elkarretaratze bat izango dira. Hitzaldia Aralar elkarteko kideek emango dute, asteazkenean, arratsaldeko 19:30ean, igerilekuko polikiroldegian. Datorren astelehenean, hilaren 16an, berriz, elkarretaratzea egingo dute, arratsaldeko 20:00etan, Oblatasen.

Azkenik, astearte arratsaldean, Iruñerriko hainbat auzoko apustu etxeen aurkako plataformak biltzen dituen plataforma bat aurkeztuko dute, arratsaldeko 19:00etan, Plazara zentroan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2022-09-05 | ARGIA
Joko patologikoari aurre egiteko gida plazaratu du Jaurlaritzak

Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2021-10-28 | ARGIA
Jaurlaritzak jokoaren erregulazioa "gogortuko" du, "joko patologikoari aurrea hartzeko"

Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]


Apusturako deia, langileen auzoetatik

Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.


Eguneraketa berriak daude