Apustu etxeen aurkako manifestazioa deitu du otsailaren 28rako Eraginek Bilbon

  • Otsailaren 28an apustu etxeen eta joko aretoen aurkako manifestazioa deitu du Eraginek Bilbon. Jokoaren negozioaren aurka kaleak hartzeaz gain, gutxieneko aldarrikapenak eta eskakizunak ere jarriko dituzte mahai gainean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 11n - 08:38
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eragin Bilboko Gazte Prekarizatuen Asanbladak joko aretoen eta apustu etxeen aurkako manifestazioa deitu du otsailaren 28an. 19:30ean abiatuko da mobilizazioa Zabalburu Plazatik. Azken urte eta erdian Eraginek behin baino gehiagotan jarri du mahai gainean joko aretoen arazoa: kirol apustuen publizitatearen aurkako lanketekin, Bilboko jokoaren maparekin, kanpaina komunikatiboen bidez... Aurreko urteko otsailan, esaterako, Bilboko Udalean aurkeztu zuten gaia jorratzen zuen mozioa, hainbat proposamen eginez. Urtebete pasa denean, Udalak bere eginkizunak ez dituela bete salatu dute Eragineko kideek.

Oraingoan, baina, herritarren ahotsa ikusarazteko ordua dela uste dute eta horretarako baliatu nahi dute manifestazioa. Deialdiarekin batera, gutxieneko hainbat aldarrikapen egin diztuzte: publizitatearen debekua, joko aretoen ordutegien murriztea, aretoak eskoletatik urruntzea, enpresentzako zerga fiskalen handitzea, ludopatiaren ondorioak jasan dituztenentzako indemnizazioak edota Interneten jokoaren inguruko edukiaren erregularizaizoa eta murriztea, hain zuzen ere.

Hedatzen ari den mugimendua

Apustu etxeen eta jokoaren negozioaren aurkako mugimendua handitzen ari da Euskal Herrian; geroz eta auzo eta herri gehiago ari da problematikari eusten eta arazoa salatzen. Pasa den larunbatean Iruñerriko Apustu Etxeen Aurkako Plataformak manifestazioa egin zuen Iruñeko kaleetan zehar. 2.000 pertsonatik gora atera ziren kalera apustu etxei aurkakotasuna adierazi eta neurri zehatzak exijitzeko Nafar Gobernuari. Gasteizen, Judimendiko Gazte Asanbladak ere luze darama borrokan auzoko joko aretoaren aurka.


Apustu etxeen gorakada kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.