SER irratiari eskainitako elkarrizketan, Erreparaziokoen ikastetxeko erizaintza gelan aritzen zen apaiz batek hari eta anaiari sexu abusuak egin zizkiola salatu du gizon batek.
Garesko Erreparaziokoen ikastetxean apaiz batek egindako abusuen berri eman du gizon batek SER irratian. Berak eta bere anaiak jasan zituzten erasoak. 12 urte zituela geratu zen, erizaintza gelan aritzen zen apaiza. Urte batzuetara anaiak ere abusuak jasan zituela jakin zuen. Iruñeko Artzapezpikutzan eman zuen gertatutakoaren berri, baina ez zioten laguntzarik eskaini: "Esan zidaten han kutxa bat zeukatela gisa horretako testigantzaz betea, eta hortik ez zela inoiz aterako". Ez zuen salaketarik jarri.
Berria egunkariak jakinarazi duenez Garesko Erreparaziokoen ikastetxeko zuzendari Jesus Santerrek elkarrizketa horren bidez jakin du gertatutakoa.
Nafarroako Gobernuak "justizia eta erreparazioa" galdegin ditu.
Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunetik ekarri dugu gurera, CC-By-SA lizentziari esker.
Jazarpena lanean ari zela hasi zen, eta handik kanpo jarraitu zuen. Avanza Durangaldeko langile batzordeak salatu du gidariak bakarrik eta babesgabe egon ohi direla lanorduetan.
Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.
Frantziako estatuan 600 kirolarik salatu dituzte sexu erasoak: tenislariak, patinatzaileak, judolariak, atletak... Duela 20 urtekoak dira lehen salaketak, baina asko egungoak dira, hain zuzen 107 salaketa dira 2020-2021 denboraldikoak. Horietatik %70 emakumezkoek jasan zituzten... [+]
Espainiako Estatuan momentu honetan 147 ikerketa daude auzitegietan, Eliza barruan izandako sexu abusuengatik, horietatik %67 2000. urtea baino geroago gertaturiko kasuak dira. Fiskaltzak bere urteko txostenean azaldu duenez, eliz erakundeen "erantzukizun zibil... [+]
Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.