"Oraindik ez digute aitortu egin ziguten kaltea, eta zain gaude"

  • Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko buruzagiak GALek hil zituela hurrenez hurren 36 eta 31 urte igaro direnean, Bilbon omenaldia egin diete Egiari Zor Fundazioak deituta.

Arg.: Egiari Zor Fundazioa

2020ko azaroaren 20an - 18:38

Brouarden monolitoa dagoen lekuan abiatu dute omenaldia eta handik Errekalde plazara jo dute. Bertan instituzioetako eta talde politiko ugaritako ordezkariak egon dira, besteak beste, Bilboko Udaleko PSEko ordezkariak. Antolatzaileen izenean hitz egin du Ane Muguruzak, Josu Muguruzaren alabak eta hasieratik adierazi du omenaldi hau ez dela bi militante hauentzat bakarrik, estatuak eragindako biktima guztientzat baizik, “egia itzaletik argira ateratzeko borrokan jarraitzen duten guztiei, hedabideetan espazio txiki bat ere izaten ez duten horiei”.

Gaur egun ofizialki lantzen den oroimen historikoaren kritika zorrotza egin du eta “kontakizun bakarra inposatzeko premia horren azpian estatuaren beraren gabezia demokratikoak daudela” esan du. “Ez da harritzekoa, beraz, Estatu indarkeriaren biktimek kontakizun ofizial horretan lekurik ez izatea”.

“Asko hitz egiten da indarkeriaren errelatoari buruz –jarraitu du Muguruzak–, baina ez da gogoeta egiten historia eta memoria kolektiboa mugatzen duen kontakizun baten indarkeriari buruz, eragindako sufrimendu handiaz mintzatzea ekiditen duena”.

Eremu pertsonalera ere jo du, minduta dagoela esanez: “Pertsonalki, mingarria eta ulertezina zait gerra zikinarekin zerikusia izateagatik zigortutako kargu publikoak izan dituen alderdi bereko kide izanik, buruzagi batek publikoki esatea ‘GALen biktimek ez dutela behar Felipe Gonzálezek gerra zikinean izan zuen papera argitzeko ikerketa-batzorderik’. Minduta eta oraindik zain daudela: “Guztiz onartezina da, gaur egun oraindik aitortu ez izana eragin ziguten kaltea, krimen horien guztien erantzukizun politikoak bere gain hartu ez izana. Zalantzarik gabe, batzuek pendiente dituzten zereginak dira, eta guk zain jarraitzen dugu”.

Egiari Zor Fundazioaren webgunean irakur daiteke Ane Muguruzaren hitzaldi osoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatuen biktimak
Estatuaren biolentziaren 41 biktima onartze bidean da Nafarroako Gobernua

Asteazken honetan prozesu horren berri eman du Martin Zabalza motibazio politikoko Biktimen Aitortzarako eta Erreparaziorako Batzordeko lehendakariak. Ostegunean, Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen elkarteak pauso garrantzitsua dela adierazi dute Iruñean... [+]


2024-01-24 | Ahotsa.info
Nafarroako Auzitegiak atzera bota du 1978ko Sanferminetako gertaeretako helegitea eta elkarteak berriro aurkeztuko du kereila

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]


Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Eguneraketa berriak daude