“Amillubi baserria eta bere lurrak modu kolektiboan erostera goaz, lurra babesteko”

  • Abenduaren 1ean, ostiralarekin, Azpeitian aurkeztuko zaie herritarrei "Amillubi taupaka" proiektua. Laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkarteak bere asmoak iragarri ditu: "Amillubi baserria eta bere lur eta basoak modu kolektiboan erosteko urratsak egin nahi dira, horrekin lurra espekulaziotik zein artifizializaziotik babesteko asmoz, eta lehen sektorea eta gure elikadura sistema indartzeko helburuarekin". 19:00etan Azoka plazan da hitzordua.


2023ko azaroaren 29an - 12:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Biolur elkarteak aurkezpenean azalduko du zein helbururi erantzuten dien Amillubi proiektuak eta zergatik hautatu dituzten Zestoa herriko Iraeta auzoan dagoen Amillubi baserria eta bere lurrak, "eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko". Urola ibaiaren meandroan dago kokatuta Amillubi.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!