Ama-alabak hil ditu Abanton haien senar eta aita denak

  • Asteazken eguerdian Ertzaintzak, norbaitek ohartarazita, ama-alabak bortxaz hilda aurkitu ditu Abanton (Bizkaia). Zenbait hedabidek zabaldutakoaren arabera, ertzainak hildako amaren senarraren bila ondoren Portugaleten atxilotu dute ustezko hiltzailea, bien senarra eta aita dena.

(Argazkia: Europa Press)

2020ko martxoaren 11n - 15:48
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hilketa Abantoko Sanfuentes auzoan gertatu da asteazkeneko 14:00ak pasa berritan: hango txalet tipoko etxe batean emaztea eta alaba hil ditu gizon batek, ondoren kotxez Santurtzi aldera ihes egiteko. El Correo egunkariaren arabera, gizonak Santurtzira alde egin du estraina ondoren Portugaletera jotzeko. Ertzaintzako ekipo bereziek haren arrastoari jarraitu diote eta atxilotzea lortu dute. Lerrook idazteko orduan nahasmendu puska bat bazen gertakariez eta iturri batzuek aipatu dute poliziek preso hartu aurretik bere buruaz beste egiten saiatu dela gizona.

Berria-k kontatu duenez, Indarkeria matxista kasu bat dela baieztatuko balitz, aurtengo lehen hilketak lirateke Abantokoak. 2003an kontaketa egiten hasi zenetik, 104 emakume hil dituzte Euskal Herrian.

 


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...