Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

  • AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


2025eko otsailaren 10ean - 12:07
Azken eguneraketa: 15:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

AEBko presidenteak Super Bowl-a ikusi bidean iragarri du neurri berria. Adierazpena egiteko formak mesfidantza sortzen badu ere, garrantzizkoa denik ezin da ukatu, kontuan izan behar baitugu AEB hainbat herrialdetako altzairu- eta aluminio-inportatzaile nagusia dela, Kanada edo Txina beste herrialde askoren artean.

Inkognita asko utzi ditu nazioartean, eta erreakzioak ez dira salbu: Lawrence Summers Munduko Bankuko ekonomilari buruak "estrategikoki pentsatutako mehatxu bat ala bluf" bat izatea eskatu du, neurriak ezarriz gero "gure herria pobreagoa, inflazionistagoa eta lehiakortasun gutxiagokoa" izango dela dio. Horrelako neurri ekonomikoak batez ere, lanpostuak babesteko hartzen direla gogorarazi du eta hori horrela gertatutuko denik zalantzan jarri du.

Muga zerga hauek lehengai berei aurretik jarritakoei gehituko litzaieke. 2018an Trumpek aluminioari eta altzairuari %10eko muga zergak ezarri zizkien, zenbait salbuespenekin: herrialde batzuek eta kuota zehatz batzuek ez zituzten ordaintzen. Adierazpen berrian jasotzen diren muga zergak aldiz herrialde guztientzat lirateke. Hala ere adierazpenaren inguruko argibideak horretan geratu dira, ez baitu zehaztu aurrekoen gehigarriak direnik edo ez.

Gainera, neurriak herrialdean aluminioaren eta altzairuaren garestitzea ekarriko luke eta eraikuntza eta automozio enpresen ekoizpen kostuak handituko lituzke. Halaber, muga zergen bidez jasotako dirua labe berriak pizteak sortuko lukeen kostua baino txikiagoa da.

Europar Batasunean ere izango luke eragina neurriak, eta Frantziatik iritsi dira lehenengo erreakzioak. Jean-Noel Barrot Atzerri ministroak esan du "2018an erantzun bezala, oraingoan ere berdin erantzungo dutela" , hau da, AEBko produktuei muga zergak ezarriz. Europako interesak ezbaian jartzen direnean "zalantzarik" ez dela izan behar dio.

Hala eta guztiz ere, nazioartean aditua den Rafael Poch-ek azaldu du AEBk abiarazitako guda ekonomikoa "bere kontra" egingo duela, herrialdeak hartutako azken neurri ekonomikoek inflazioa eta desindustrializazioa elikatzen dutelako.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Merkataritza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.