2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina bat aldiz bertan izandakoa bainintzen amamarekin, kiroletako zein kaleko arropa erostera. Amamarekin Azpeitira joan, Jostaldin erosketa egin, Xiriakoneko kafetegian zerbait hartu elkarrekin tertulia goxoan, eta munduko mutil zoriontsuena bueltatzen nintzen… Pena handia eman zidan, ondorioz, aipatu berriak, eta malkoren bat ere isuri arazi zidan, hainbesteko oroitzapen ederren eta nostalgiaren erdian…
Hain justu hilabete lehenago, 2023ko urtarrilaren hasieran, egon nintzen aspaldiko partez Jostaldi dendan. Eta kasualitate polita izan zen kalean, justu dendaren parean, jada jubilatuta zegoen bertako jabearekin topo egitea. Urte asko generamatzan elkar ikusi gabe, baina betiko irribarrearekin kasu egin zidan. Prentsako iritzi-artikuluen bidez izan zuela nire berri esan zidan, eta asko hunkitu ninduen esaldi bat oparitu zidan: “Urte asko egin ditut dendan lanean, baina oso pertsona gutxi ikusi ditut zu amamarekin sartzen zinenean bezain pozik”. Une polita izan zen. Amama 2017 amaieran joan zitzaigula aipatu nion, eta jarraian jolasean eta korrika zebiltzan bi seme-alabak aurkeztu nizkion. “Bizitzak aurrera jarraitzen du. Eta bi hauekin ez zera aspertuko, ez!”, aipatu zidan. Besarkada bat emanaz elkar agurtu ginen.
Gero eta garai, egoera, zailagoak dira egungoak denda txikientzat. Ez da nire iritzi bat, datuek oso argi (eta gordin) erakusten duten errealitate bat baizik: azken hamarkadan, txikizkako saltokien herena, hirutik bat, galdu da. 2018-2021 artean, Gipuzkoan bakarrik, denda txikien kopurua 817 txikiagotu zen. 2013-2023 artean, EAEn 5.658 denda txiki galdu ziren. Gero eta komertzio txiki gehiago ari dira pertsiana jaisten. Eta irekitzen diren berriak askoz gutxiago dira. Gure kaleetan erraz antzeman daiteke hori. Globalizazio ekonomiko ankerraren albo-kalteetako (beste) bat: gero eta denda txiki gutxiago; gero eta merkataritza zentro gehiago eta handiagoak. Getarian bertan, adibidez, gu txikiak ginenean, askoz aukera gehiago zeuden: tela dendak, drogeriak, mertzeriak, elektro-tresna dendak, zapatariak, burdindegiak, jostailu-dendak, kirol dendak, aseguru-etxeak… Bai, horiek denak Getarian bertan, kanpora mugitu beharrik gabe. Baina, eta gaur egun?
Txikizkako denden jaitsiera hori azaltzen duten hainbat faktore azaltzen dituzte adituek: Internet bidezko plataformak eta erosketak; merkataritza zentro handien zabalkundea eta gure aisialdi ereduaren aldaketa; errelebo eta ordezkapenik eza negozioarekin jarraitzeko; alokairu, argindar edota lehengaien garestitzea.
Gero eta garai, egoera, zailagoak dira egungoak denda txikientzat. Ez da nire iritzi bat, datuek oso argi (eta gordin) erakusten duten errealitate bat baizik: azken hamarkadan, txikizkako saltokien herena, hirutik bat, galdu da
Izan ere, gaur egun, lehen irudikatu ere ezin genitzakeen erraztasun handiak ematen ditu Internetek, eta horrek asko (gehiegi) aldatu ditu gure ohiturak, sarri gu geu ere konturatu gabe. Gero eta jende gehiagok, gero eta gehiago erosten du(gu) Internetetik. Oso erraza da, erakargarria. Amazon bezalako “munstroak”, marka bakoitzaren webguneak, beherapen handiak etengabeko promozio aldietan, bidalketa erraztasuna edota doakotasuna. Sofatik altxa gabe, aukera abaniko ezin zabalagoa, klik soil batekin, dena prest!
Denok erosi izan dugu sarri horrela. Guztiok erori izan gara sare horretara. Eta ez dut esaten hori gaizki dagoenik. Baina gure ekintzen jabe eta horien ondorioen kontziente izan beharko genukeela iruditzen zait.
Gero eta indibidualistagoa, bakartuagoa eta hotzagoa da egungo gure gizarte eredua. Non aurrez aurreko harremana mugikorren pantailetako hatz mugimenduek ordezkatu duten. American way of life edota McDonaldizazioak erabat baldintzatua eta homogeneizatua. Ados.
Hemengo administrazio publikoen eta agintarien jarrera (eta hipokrisia) ere kritikatu ditzakegu. Aho txikiz komertzio txikien aldeko hitz politak esan eta, era berean, erabaki handiz merkataritza zentro handiak sustatu edota bultzatzeagatik. Ados, baita ere.
Azken urteotan pairatu dugun bizimoduaren garestitzea (eta eros ahalmenaren galera) eta horrek eragiten dituen zailtasunak eta prezioak begiratu beharrak ere pisu handia du. Noski baietz.
Baina horiek denak egiak izan arren, beti ezin ditugu arduradunak kanpoan bilatu. Gure esku ere bai baitago gure kontsumo eta erosketa eredua, neurri batean, bederen, erabakitzea. Non eta nola erosi erabakitzea. Gure ardura ere bada. Denda txikiak ez baitira bakarrik ixten. Herritarrok bizkar ematen diegunean itxi behar izaten baitute askok.
Nolako kale, auzo edota herriak nahi ditugu? Hori da galdera gakoa. Eta herritar guztion esku dago hori. Kale biziak izateko, jendez beteak, kale seguruak… dendak behar-beharrezkoak baitira. Eta hori posible izateko, guk gure herriko, auzoko, kaleko dendetan erosketak egitea da bidea.
Zoritxarrez, gaur egun oso gauza gutxi (nik neuk nahiko nituzkeenak baino askoz gutxiago behintzat) daude gure esku. Hau da, ordea, apur horietako bat. Bada ondo pentsatu, eta gure pentsamenduak praktikara eramaten saia gaitezen.
Aipatu dendak agian tamainaz txikiak izango direlako, baina asko handiak direlako harremanean, kalitatean, gertutasunean, konfiantzan, zintzotasunean, esfortzuan, duintasunean, salmentan zeharreko eta ondorengo zerbitzuetan... Txikitasunean handi diren horiek ez ditzagun utzi handitasunean txiki bilakatzen.
Aitor Irigoien Odriozola
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]