Bi monje, bi zeta-har eta bi inperio

  • Txina, duela 4.700 urte. Si-Ling-Chi printzesari zeta-har bat erori omen zitzaion te berotan eta hala deskubritu omen zuen zeta egiteko prozesua. Konfuziok jasotako kondaira honek adierazten du Txinan Antzinaroan hasi zirela zeta ekoizten eta mendetan eutsiko ziotela sekretuari.

VI. mendean bizantziarrak zeta ekoizten hasi ziren, prozesuaren sekretua mende luzez ezkutuan izan zuten txinatarrei lapurtuta. Argazkia: Boston Museum of Fine Arts
VI. mendean bizantziarrak zeta ekoizten hasi ziren, prozesuaren sekretua mende luzez ezkutuan izan zuten txinatarrei lapurtuta. Argazkia: Boston Museum of Fine Arts
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

VI. mendearen erdialdean, zeta produkturik preziatuenetakoa zen Europan, eskaera gora egiten ari zen etengabe eta zetaren merkatuak, ekoizleak aberasteaz gain, Zetaren Bidean jarduten zuten bitartekariei ere etekin oparoak ematen zizkien. Justiniano I.a Bizantzioko enperadoreak etekinen zati bat nahi zuen eta, horregatik, bi monje bidali zituen Txinara zetaren sekretuaren bila.

Bi urteko bidaia luze eta neketsuaren ondoren espioitza industriala egitera bidalitako bi monje kristauak misioa beteta itzuli ziren inperiora. Bi zeta-har lapurtu eta kanabera batean ezkutatuta eraman omen zituzten gortera. Beste bertsio batzuk diote har gehiago izan zirela lapurtutakoak eta beste objektu batzuetan gordeta eraman zituztela. Kondairak kondaira, sekretua lapurtzea lortu zuten eta Bizantzion zeta ekoizten hasi ziren, egungo Libano eta Siria inguruetan masustondoak ederki hazten direla aprobetxatuta; zeta-harrez gain, masustondoak ere ezinbestekoak baitira zetazko oihalak egiteko.

Bizantzio eta Persia elkarren aurkako gerran aritu ziren 564 urtetik 642ra. Elkarren aldamenean zeuden bi inperioak hedatzen ari ziren eta talka egitea saihetsezina zen

Zetaren Bidea beste ia mila urtez izango zen merkataritza bide nagusietakoa, gainbehera egin baino lehen. Oihalez gain, beste salgai asko eramaten zituzten Asiatik Europara. Baina VI. mendearen erdialdean, Bizantzioko gobernua zetaren ekoizpen propioa kontrolatzen hasi zenean, Txinako zeta esportazioek nabarmen egin zuten behera. Eta, horrekin batera, persiar merkatarien jarduna eta etekinak ere asko jaitsi ziren.

Bizantzio eta Persia elkarren aurkako gerran aritu ziren 564 urtetik 642ra. Elkarren aldamenean zeuden bi inperioak hedatzen ari ziren eta talka egitea saihetsezina zen. Justiniano boterera iritsi zenean, hainbat neurri hartu zituen ekonomia –eta, ondorioz, armada– indartzeko, eta Khosrow I.a persiarrak ere oparoaldia ekarri zion bere inperioari. Gerra piztu baino hiru urte lehenago, 561ean biek bakea sinatua zuten eta, itxuraz, inperioaren arteko mugak finkatu eta onartu zituzten.

Faktore askok izan zuten eragina gatazka horretan, baina, besteak beste, bi monjek lapurtutako har txiki haiek eta sekretu handi horrek batzuei bitartekoak eta besteei motiboak eman zizkien bi inperioen arteko gerra hauspotzeko.


Denboraren makina kanaletik interesatuko zaizu...
Haur meatzariaren zapata

Dürrnberg-eko (Austria) Burdin Aroko gatz meatze batean indusketa lanak egiten ari zirela, larruzko zapata bat aurkitu dute.


Egile eskubideak alkoholetan

Paris, 1847ko martxoa. Gau batez, Café des Ambassadeurs lokal ezagunean musika zuzenean jotzen ari ziren, beste hainbatetan bezala. Entzuleen artean Ernest Bourget, Paul Henrion eta Victor Parizot zeuden, hirurak musikariak, beren sormen lanaz bizitzeko borrokan ari... [+]


Erroma salbatu zuten antzarak

Erroma, K.a. 406. Hiriak gerra deklaratu zion Veii herriari, handik 10 milia ingurura zegoen kokaleku etruriarrari. Urte luzez Veii aberastu egin zen, nagusiki gatz merkataritzaren kontrolari esker, pixkanaka erromatarrei itzal eginez.


OmnesViae, Google Maps erromatarra

OmnesViae (latinez, bide guztiak) online proiektua erromatar galtzaden mapa interaktiborik osoena da.


Madril ez da faxismoaren hilobia

Madril, 1939. Hiria frankisten esku erori baino lehen, munduko faxismoaren aurkako hiriburutzat jotzen zen, gobernu errepublikarraren propaganda eta gerra garaian handik pasatako intelektual antifaxista ezagunak medio. Garaileek hiriburua Sevillara, Salamancara edo Burgosera... [+]


Eguneraketa berriak daude