Defentsek bi epaile arbuiatu dituzte, Altsasuko liskarretik bi urtera

  • Jada 700 egun daramatzate preso Adur, Jokin eta Oihanek, eta preso dauden zazpiei omenaldia egin zaie asteburuan. Gazteen defentsaren abokatuek apelazio helegitea  aztertu behar duten hiru epaileetatik bi errekusatu dituzte, besteak beste, Guardia Zibilak kondekoratuak direlako.

Igandeko kontzentrazioko irudi bat / @Altsasugurasoak

Lanorduetatik kanpo zeuden guardia zibilen eta herritarren artean izandako liskarra egon zela jakina da, baina gertakizunaren kontaketak guztiz ezberdinak dira. Bere bertsioa zabaltzen lehena Espainiako Gobernu Ordezkaritza izan zen: “Herritar talde handi batek eraso egin zien”. Zenbait espainiar hedabidek ere sekulakoak bota zituzten, terrorismoari gorazarre egitea leporatuz. Ildo honetan, batekoen eta bestekoen aldetik erreakzio soka luzea etorri zen.

Gertaerak terrorismo gisa kalifiktu zituen hasieran epaile instruktoreak, baina azkenean erasoak, mehatxuak eta desordena publikoengatik 13, 12 eta 9 urteko espetxe zigorrak  ezarri zizkieten sei gazteri eta 2 urtekoa beste bati. Gaur-gaurkoz, aldiz, zazpi gazteak espetxean dira; Adur, Jokin eta Oihanek ia bi urte, eta Iñaki, Julen, Aratz eta Jonanek lau hilabete pasatxo.

Altsasuko Gurasoak egitasmoak bi ekitaldi antolatu zituen pasa den asteburuan Altsasun. Lehena larunbatean, udaletxe parean kontzentrazio jendetsu bat burutu zuten. Eta igandean, Altsasuko Burunda frontoian gazteak berriz omendu ostean, bideo-emanaldia izan zuten. Ordura arte jazotakoa biltzen zuen bideo bat eta altsasuarren iritzia biltzen duen beste bat proiektatu zuten.

Defentsek bi magistratu arbuiatu dituzte

Jose Ramon Navarro–ponentea– eta Eloy Velasco epaileak apelazio helegitearen azterketatik at uzteko eskatu dute defentsa abokatu gehienek. Lehenago ere, eskatu zuten gauza bera epaiketa bideratu zuen Concepción Espegel magistratuaren aurka, baina ez orduan ez orain ez zen defentsen eskaera onartu.

Eloy Velascori dagokionez, gainera, defentsak azpimarratzen du hainbatetan egin dituela deklarazioak kasuari lotuta eta bere iritziak ez diola uzten inpartziala izaten auzi honetan. Esaterako, aurtengo martxoan adierazi zuen Auzitegi Nazionalak Nafarroako Auzitegiak baino hobeto ezagutzen dituela terrorismo kasuak. Bi erakundeek izan zuten lehia auzia epaitzeko eta botere judizialak Auzitegi Nazionalean epaitzearen alde egin zuen azkenean.   

 

Igandeko zenbait irud ikus daitezke ondoko txioan:

https://twitter.com/Altsasugurasoak/status/1051627925408272384

Adur Ramirez de Aldaren ama Bel Pozuetak EITBri eginiko adierazpenak beste honetan:

https://twitter.com/eitbAlbisteak/status/1051561038376853504

Altsasu gurasoek igandeko bideo emanaldian proiektatutako altsasuarren iritzia biltzen duen bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=FK77fqTSsHw&feature=youtu.be

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude