Guardia Zibilak eta Foruzaingoak euren txostenetan halakorik ez dagoela esan arren, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren ustez terrorismotzat jo litezke urriaren 8ko Altsasuko gertakariak, eta beraz bere eskuduntzen artean dago auzia ikertzea. Horren arabera, baliteke azkenik epaiketa Madrilen egitea eta ez Iruñean.
Guardia Zibilaren txostenaren arabera, gorroto delitua izan zen Altsasun, baina ez planifikatutako segadarik; hartara, ezin liteke esan terrorismo delitua egon zenik. Gauza bera ondorioztatu du Foruzaingoak. Batzuen zein besteen txostenak esku artean ditu Iruñeko 3. Instrukzio epaitegiak. Oraingoz hantxe ari dira auzia ikertzen, baina Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak hartaz galdetu du, Berria-k jakinarazi duenez.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak ere esan du terrorismo deliturik ez duela ikusten Altsasun jazotakoan, bai ordea gorroto delitua, Guardia Zibilak berak adierazitakoaren ildotik. Azkenik, ordea, litekeena da epaiketa Auzitegi Nazionalean izatea, Fiskaltzaren azken erabakiaren arabera. Covite biktimen elkarteak eskatu zuen, hain zuzen, Altsasuko liskarrak terrorismo delitutzat hartzea.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.