Altsasuko gazteetako bi Euskal Herriko espetxe batera hurbildu dituzte

  • Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Madrilgo Soto del Real espetxetik Zaballako kartzelara lekualdatu dituzte.

Altsasuko gazteen aurkako epaia arbuiatzeko Iruñean egindako manifestazioa (Argazkia: Dani Blanco)

2018ko abuztuaren 24an - 12:17
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Efe agentziak eman du lekualdatzearen berri, presondegiko iturriei aipamena eginez. Gazteen senideek, ostera, ez dute berririk izan pasa den ostiraletik. Familiaren bisitaldia aprobetxatuz, Cobek Zaballara lekualdatuko zutela jakinarazi zien.

Bi gazteak 2016ko urrian kalez jantzitako bi guardia zibil eta hauen bikotekideekin izandako liskar batengatik auzipetu zituzten, beste sei lagunekin batera. Gazteetatik hiru, Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz, 2016ko azaroan espetxeratu zituzten. Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Iñaki Abad eta Aratz Urrizola ostera, iragan ekainaren 5ean atxilotu zituen Espainiako Guardia Zibilak, ekainaren 1ean kartzela zigorra ezarri ostean.

Guardia zibilak eta bikotekideak jotzea egotzita, 79 urteko kartzela zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi gazteei. Zortzietatik zazpi daude espetxean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude