Algortako ‘Txikia’ enparantza izenez aldatuko du Getxoko Udalak

  • Guardia Zibilak 1973an erail zuen Eustakio Mendizabal Txikia ETAko militantea Algortan, bere izena daraman enparantzatik hurbil. EAEko Auzitegi Nagusiak plaza izenez aldatzeko agintzen duen epaia eman du, eta Getxoko alkateak adierazi du ez duela helegiterik jarriko.


2016ko urriaren 20an - 10:04
Txikiaren omenez Algortan jarritako plaka. (Arg.: Hiruka)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Enparantzari Txikia deitzea onartu zuen Udalbatzak 1980ko maiatzaren 17an, sinatutako akordio batean. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiak izen hori kentzeko epaia eman du, eta horren aurkako helegiterik jarriko ez duela adierazi du Imanol Landa Getxoko alkateak.

Epaiarekin ados azaldu dira PPko kideak. 2009an ere plazari Txikia izena kentzeko eskatu eta Bakearen enparantza deitzea proposatu zuen alderdiak. Horren harira, Iñaki Gamero PPko bozeramaileak adierazi du PPk ez duela sekula bere adostasuna erakutsiko kale edo plaza bati “terrorista” baten izena jartzearekin. Izan ere, biktimen “duintasuna eta ohorea kaltetzen” duela azaldu du.

Getxoko EH Bilduk, aldiz, desadostasuna adierazi du, eta enparantzaren izena defendatzeko eskatu dio Imanol Landari. Alkateak izandako jarrera frankismoaren biktimentzat “iraingarria” dela azaldu du koalizio abertzaleak, Hirukak argitaratu duenez.

Izen berriari dagokionez, inguruko toponimoren batekin lotutakoa edo emakumeren batena izango dela iragarri du Landak Bozeramaileen Batzordean. Proposamenak jasotzerakoan auzokideekin kontsultatuko duela ere adierazi du, azken erabakia hartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biktimak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!