Algortako hainbat gaztek 24 orduz “euskaraz bizitzeko” hautua egin zuten martxoaren 16an

  • Hilaren 16aren 24 orduak euskaraz bizitzeko gonbita egin zien udalerriko gazte guztiei Algortako Ernai gazte antolakundeak, "Goazen 24 orduz burujabe izatera" goiburuagaz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 22an - 17:47
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekimen horregaz, Ernaiko kideek egunerokotasunean euskaraz aritzeko aukerak, zailtasunak, oztopoak eta laguntzak azaleratu gura izan dituzte. Hori aurkezteko, ekimenean parte hartu zuten hainbat gazteren esperientziak batu dituzte bideo batean, hilaren 25etik 28ra Laudion egingo den Gazte Danbadan parte hartzera deia egiteagaz batera.

 

Albiste hau Getxoko Hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Eguneraketa berriak daude