Algorta erdira eraman dute Tosuko aparkalekuaren aurkako protesta kanpaldia

  • Ertzaintzak asteartean Getxoko Tosu landa desalojatu eta gero, Algortako San Nikolas (Txiki eta Otaegi) plazan paratu dituzte kanpadendak, Ibarbengoako geltokiaren ondoko baratzean aparkaleku erraldoia egiteko asmoa salatzeko. Asteazkenean eta larunbatean manifestazioak egingo dituzte Tosu Betirako asanbladak deituta.


2017ko urriaren 18an - 13:19
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

30 bat lagunek eman zuten San Nikolas enparantzan asteartetik asteazkenerako gaua, urriaren 17ko desalojoagatik eta obren hasieragatik deitutako protesta elkarretaratzearen ostean kanpaldia bertara eramanda. Asteazken arratsaldean, kanpadendak jaso eta gero, manifestazioa abiatu dute plazatik bertatik, Tosu Betirako asanbladak deituta. Beste manifestazio bat egingo dute larunbatean, eguerdiko 12:30ean, Algortako Telletxe kalean hasita eta Partida ez da amaitu goiburupean; horren ondoren kontzertua iragarri dute.

Astearte eguerdian eraitsi zuten azken urteetan Tosuko landan eraikitako etxola, hura defendatzeko egin zuten herri harresiko kideak kanporatu eta gero. Aurretik, suhiltzaileek askatu egin zituzten goizean goizetik kateatuta zeuden Tosu Betirakoko hiru kide; euretako batek gauerdira arte iraun zuen lauzpabost metroko altuerako tripode baten gainean.

Gauerdira arte iraun zuen Tosu Betirakoko azken ekintzaileak Ibarbengoako geltoki ondoko baratzean. (Arg.: Hodei Torres/Hiruka-CC BY SA)

 


Tosuko borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.