Alferrik da Estilo Liburua: Zestoan ere, ETB gaztelaniaz

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 6an - 10:08
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

ETBk bere hizkuntza irizpideak urratzen jarraitzen du.

 

 

Zestoako “Danbolin” herri aldizkariak jakinarazi duenez Euskal Telebistako kazetariak gaztelaniaz egiteko eskatu zien herritarrei, denboralearen tximista batek kanpandorrea bota izanaren harira. ETB2ko informazio batzuetan euskaraz agertu dira herritarrak, baina baita euskaldunak gaztelaniaz egiten ere. Ez hori bakarrik, Zestoako alkatea Josetxo Mendizabal, espainolez aritu da, eta hala agertu, ETB2n eta Radio Euskadin. Hemen EITB.EUS-en topa daitekeen bideoa:

Erabat urratzen du horrek EiTB berak onartu dituen hizkuntza adierezpenen tratamenduak –Oier Aranzabalek azaldu zuen artikulu batean nola irizpide horiek berriki aldatu diren euskararen kaltetan–.

Estilo liburuak argi dio: “Euskara nagusi den herrien kasuan, herriko bizitza ukitzen duten gaietan, euskarazko testimonioei emango zaie lehentasuna”. Zestoan %84 da euskalduna, eta kale erabilera %63koa da. Zergatik eskatzen du kazetariak gaztelaniazko adierazpena? Ulertezina, eta salatzekoa da.

Albiste hau Zuzeuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Euskara kanalean gehiago
2026ko ekainaren 15
Amagoia Gordobil eta Jagoba Apaolaza (Gasteizko Udaleko oposizioak euskaraz egin dituzten euskaldunak)
"Galzorian dagoen espeziea bezala tratatzen gaituzte euskaldunok"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.