Alex Angulo aktorea hil da

  • Igande arratsaldean hil zen Alex Angulo (Erandio, 1953) aktorea, auto istripuz, Errioxako (Espainiako Estatua) Fuenmayor herrian. Zaragozara zihoan Angulo, Bendita Calamidad filmaren grabaketara.


2014ko uztailaren 21ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Alex Angulo aktorea 61 urte zituela zendu da auto istripuz (Argazkia: Aguilar Film Festival)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Irakasle ikasketak amaitu eta urtebetera, 1970eko hamarkadan, Karraka antzerki taldean hasi zen, Ramon Barea lagun zuela besteak beste.

1981ean zinemara egin zuen saltoa, Imanol Uriberen Segoviako ihesa filmean parte hartuta.

Goya Sarietarako hiru aldiz izan zen hautagai, eta 2010ean Donostiako Zinemaldiko 58. edizioan Zinemira sari jaso zuen, baita Ponferradako Zinema jaialdiko Retina Saria ere.

Bere filmografia osatzen duten film luzeetako batzuk: El amor de ahora (1987), Tu novia está loca (1988), Todo por la pasta (1990), El rey pasmado (1991), Acción mutante (1992), Marbella antivicio (1994), El día de la bestia (1995), Así en el cielo como en la tierra (1995), Carne trémula (1997), Muertos de risa (1999), A mi madre le gustan las mujeres (2002), El oro de Moscú (2003), El laberinto del fauno (2006), edota El gran Vázquez (2010).

Hainbat telesailetan ere parte hartu zuen, tartean: Periodistas, Hermanos y detectives, 7 vidas, El comisario, Aquí no hay quién viva eta Los Serrano.

Alex Angulo Zinemira Saria jaso duen aktoreari elkarrizketa (Eitb.com):

 


Irakurri gehiago: Zinema Kultura
Zinema kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Berriketa gutxi
Tripako minez

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.