Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

  • Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko apirilaren 11n - 07:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Helena Taberna zinema gidoilari, zuzendari eta ekoizlea da. Aretoetan estreinatutako zazpi film luzerekin, Helena Tabernaren ibilbidea hautatzen dituen proiektuen koherentziagatik eta bere estilo zinematografiko pertsonalagatik nabarmentzen da. Bere filmografiak publikoaren eta kritikaren babesa izan du, eta nazioarteko sari ugari lortu ditu hasieratik. Garrantzi handiko gai sozialak dira bere filmen atze-oihala. Kolpatu eta hunkitu egiten gaituzten gaiak, baita konplizitatea sortu eta herrialde eta kultura desberdinetako ikusleengan gogoeta eragin ere.

1990eko hamarkadaren erdialdean hasi zen zinemagintzan, film laburrak, fikziokoak eta dokumentalak, idatzi, zuzendu eta ekoizten, besteak beste, 87 cartas de amor (1992), Alsasua 1936 (1994) eta Nerabe (1996). Bere lehen film luzeak, Yoyes (2000), euskal gatazkari buruzkoak eta Ana Torrentek antzeztuak, oihartzun handia izan zuen kritikaren eta publikoaren artean, eta sari ugari lortu zituen.

Helenak, ondoren, Extranjeras (2003) estreinatu zuen, migrazioaren fenomenoa oinarri duena; La buena nueva (2008), memoria historikoari eta Gerra Zibilari buruzkoa; Nagore (2010), genero indarkeriari buruzko hausnarketa proposatzen duena; Acantilado (2016),sekten unibertsoan sakontzen duena; Varados (2019), errefuxiatuen egungo egoerari buruzkoa; eta Nosotros (2025), maitasun erromantikoari buruzko gogoeta, Isaac RosarenFeliz final nobelan oinarritua.

Saria Aitor Mendizabal artista euskaldunaren biktima guztien oroimenezko Oroimena –Memoria izeneko monolitoaren erreplika da.

Giza Eskubideen Zinemaldiaren saria

2007an eman zen lehen aldiz Giza Eskubideen Zinemaldia Saria, zinean dihardutenei giza e kubideen alde egin duten lana eta hartua duten konpromisoa aintzatesten duena. Urtehartan Pilar Bardem antzezleari eman zitzaion saria, giza eskubideak, demokrazia eta bakea defendatzen egin duen ibilbideagatik, eta kausa eta kolektibo kalteberenen alde erakutsi izan duen elkartasunagatik eta egin izan duen lanagatik. Beste, Elias Kerejeta, Iciar Bollain, Montxo Armendariz izan dira sarituak.


Irakurri gehiago: Zinema Kultura Euskal Herria
Zinema kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 21
Fina Salegi. Autoikaskuntza eta ausardia
"Berriz jaioko banintz artzain izango nintzateke"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.