Igande arratsaldean hil zen Alex Angulo (Erandio, 1953) aktorea, auto istripuz, Errioxako (Espainiako Estatua) Fuenmayor herrian. Zaragozara zihoan Angulo, Bendita Calamidad filmaren grabaketara.
Irakasle ikasketak amaitu eta urtebetera, 1970eko hamarkadan, Karraka antzerki taldean hasi zen, Ramon Barea lagun zuela besteak beste.
1981ean zinemara egin zuen saltoa, Imanol Uriberen Segoviako ihesa filmean parte hartuta.
Goya Sarietarako hiru aldiz izan zen hautagai, eta 2010ean Donostiako Zinemaldiko 58. edizioan Zinemira sari jaso zuen, baita Ponferradako Zinema jaialdiko Retina Saria ere.
Bere filmografia osatzen duten film luzeetako batzuk: El amor de ahora (1987), Tu novia está loca (1988), Todo por la pasta (1990), El rey pasmado (1991), Acción mutante (1992), Marbella antivicio (1994), El día de la bestia (1995), Así en el cielo como en la tierra (1995), Carne trémula (1997), Muertos de risa (1999), A mi madre le gustan las mujeres (2002), El oro de Moscú (2003), El laberinto del fauno (2006), edota El gran Vázquez (2010).
Hainbat telesailetan ere parte hartu zuen, tartean: Periodistas, Hermanos y detectives, 7 vidas, El comisario, Aquí no hay quién viva eta Los Serrano.
Alex Angulo Zinemira Saria jaso duen aktoreari elkarrizketa (Eitb.com):