“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

  • Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko abuztuaren 28an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakumezkoen harri-jasotzea modan dago. Halaxe ziurtatu du Estefi Etxebestek (Ituren, 2002). Abuztuaren 9an errekorra markatu zuen iturendarrak Sunbillako Ramon Latasa frontoian, entrenamendu eta prestaketa esfortzu handiaren ondotik. "Aurreko bizpahiru asteak oso gogorrak izan ziren, mentalki ongi prestatu beharra duzu zure burua". Eguraldiak are gehiago zamatu zuen erronka. "Bero handiegia egiten zuen, aurreko asteetan ez bezala. Asko sufritu nuen azkeneko altxaldietan. Indarra banuen, baina momentu horietan burua da behar duzuna". 

Azkeneko urteotan goraldia nabaritu da emakumezkoen harri-jasotzean. Crossfit-ak, sare sozialek eta hedabideek zerikusia izan dute horretan, baina batez ere harri eskoletatik egin den lana nabarmendu du Etxebestek. "Aunitzetan ez da onartzen atzean dagoen jende horrek guztiak egiten duen eguneroko lana". Joseba Ostolaza Harri Eskolan entrenatzen du iturendarrak. Ostolaza du entrenatzaile, eta haren emazte Ainhoa Etxabe eta alaba Eiderrekin batera aritzen da. "Erreferenterik gabe" hasi zela onartzen du, bestalde. "Betidanik neska azkarra izan nahiz, eta ez nuen nire gorputza kiroletarako baliagarri izaten. Iker Vicenteren jarraitzailea nahiz, eta Iruñeko sanferminetako erakustaldi batean geundenean aurkeztu zidaten Ostolaza. Handik gutxira, lagun batek entrenamendu saio bat oparitu zidan harekin, gustatu zitzaidan eta horrela hasi nintzen". 

Behin udarako erakustaldiak bukatuta, Euskal Herriko Txapelketara begira jarriko da berriz Etxebeste, iazkoan marka ona egin ondoren. Txapeldunorde izan zen, Ainitze Zumetaren atzetik, eta aurten ere "lana emateko prest" joanen dela argi utzi du. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Harri-jasotzea
Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Eguneraketa berriak daude