Anonimatu elektronikoaren aldeko aktibismoan giltzarri den Zwiebelfreunde elkarteari material informatikoa eta dokumentazio fiskala konfiskatu dizkio poliziak, hainbat ekintzaile eta proiektu sustatzaileren datuak eskuratuz.
Zwiebelfreunde elkartearen kontrako sarekada ekainaren 20an gertatu zen, baina oraintsu arte ez dute gertakariaren berri eman. Riseup, Tails edota Torservers bezalako proiektu esanguratsuetara bideratutako donazio ekonomikoak jaso izan ditu elkarteak orain zazpi urtetik. Sarekadaren bitartez poliziak eskuratu egin ditu aipatu proiektuak kudeatzen dituzten ekintzaileen datuak, baita proiektu ezberdinetako dohaintza-emaileen izenak eta kontu korronte zenbakiak ere. Informazio guzti horrekin, poliziak Europa mailako aktibismo elektronikoaren erlazio mapak eratu ditzake.
Kontakturako Riseup posta helbide bat zerabilen blog ezezagun batean AfD (Alemaniarentzako Alternatiba) alderdiaren kontrako mehatxuak agertu izana erabili zuen aitzakia bezala alemaniako poliziak Zwiebelfreunde elkartearen Dresdeneko egoitza eta hiru kideren etxeak miatzeko. Kide izandako laugarren baten bizitokian ere sartu ziren.
Jarduteko era ezohikoa izan da. Izan ere, kontua bideratzeko nahikoa litzateke mehatxua ageri zuen blog-a itxi eta Riseup-i posta kontuaren kudeatzailearen identitatea azaleratzeko demanda bat egitearekin. Munich-eko fiskal nagusiak, baina, Zwiebelfreunde elkartearen egoitza erregistratzeko agindu zuen, Riseup proiektuari egindako donazioak bideratzeagatik. Elkarteak jo-puntuan jarritako bloga ezagutzen ez zuela adierazi arren, poliziak material informatikoa konfiskatu dio. Elkarteak salatu duenez, poliziak agindu judizialak barne hartzen ez zuen hainbat material eta dokumentazio konfiskatu du. Alemaniako poliziak, bere aldetik, ez du azalpenik eman momentuz.
Kudeatzen dituen Tor zerbitzariak, Riseup-en azpiegitura, Cryptoparty-ak edota kode seguruak kudeatu eta biltzeko azpiegiturak arriskuan jarri ez direla argituz komunikatu bat plazaratu du Zwiebelfreundek. Halabaina, ohartarazi dute noizbait Europako banku baten bidez Torservers, Tails edo Riseup proiektuei donaziorik egin izan ezkero, banku-transferentziaren datuak poliziak izan ditzakela.
Poliziaren sarekada pairatu ostean, Chaos Computer Club (CCC) Alemaniako hacker erakundeak sostengu logistikoa eskaini zion Zwiebelfreunderi. Eskaintzak beste polizia operazio bat ekarri zuen berarekin, CCC egoitza baten kontra. Erakundeak “surrealistatzat” jo du polizia operazioa.
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko... [+]
Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]