COVID-19aren aurkako txertoa derrigortu ala ez eztabaidatzen ari dira Alemaniako agintariak

  • Olaf Scholz abendutik aurrera kantziler izango dena derrigortzearen alde agertu da. Angela Merkelen oraingo gobernuko ordezkariekin eta eskualdeetako agintariekin bildu da, egoeraren okertzeari aurre egiteko neurri murriztaileak adosteko. Baliteke datozen egunetan ezartzea neurria.


2021eko abenduaren 01an - 08:35
Azken eguneraketa: 09:37

Alemaniako Gobernuak, eskualdetako agintariek eta abendutik kantziler izango den Olaf Scholzek bilera egin dute, pandemiari aurre egiteko neurri berriak adosteko. Bertan eztabaidatu dute COVID-19aren txertoa derrigortzearen inguruan; “premiazkotzat” jo dute urtea amaitu aurretik 30 milioi dosi gehiago jartzea, beraz, txertaketa azkartu nahi dute. Egun, helduen %68k dauka txertoaren pauta osoa.

Ostegunean bilduko dira berriro agintariak neurri murriztaileez eztabaidatzeko, hortaz, baliteke datozen egunetan txertoa derrigortzea, besteren artean Olaf Scholz horren alde baitago. Lehenik, lanbide eta talde jakin batzuk derrigortuko lituzkete, eta, ondoren, herritar oro.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude