Nola da posible Euskal Herriko herrialde euskaldunenean Aldundiko Ogasun Sailak errenta aitorpena lehen aldiz egin behar duten gipuzkoar guztiei bere proposamena gaztelania hutsez bidaltzea? Aldundiko Euskara arduradunek ez al dute kontrolik ala utzikeria hutsa da?
Euskarak marketinerako arma hutsa dirudi Gipuzkoako Aldundiaren eskuetan. Izan ere, Gipuzkoako Ogasunak ondorengo hiru urteetan euskara 100.000 zergadunen hizkuntza aukera izatea helburutzat duen marketin kanpaina egin du aurten, baina une berean bere esku dagoen lehen ekimena gaztelania hutsez bideratu du.
Hori bai, Ogasun eta Finantzako foru diputatuak azaldu duenez, “Errenta kanpaina herritarren kontzientziak astintzeko abagune ona da”. Arduradunak esan duenez, “Gipuzkoa Euskal Herriko herrialderik euskaldunena da eta, horregatik, eredugarriak izan behar dugu, gure hizkuntzaren erabilera sustatzerako orduan”. Baina hori esan eta bere proposamena gaztelania hutsez bidaltzea ulertezina da. Horretan datza Gipuzkoako Foru Aldundiaren marketinaren eta errealitatearen aldea euskararen alorrean.
LABen ustez, herritarrei eginiko hamaikagarren adar jotzearen aurrean gaude. Lotsagarria, salagarria eta onartezina da. Larrañagak berak aitortu duenez, “gizarteak, erakunde publikoek eta norbanakoek urtetan egindako ahaleginaren ondorioz, 2016an Gipuzkoan 16 urtetik gorako biztanleetatik 306.000 inguru euskaldunak ziren (% 50,6). Hizkuntza berdintasunaren aldeko ahalegin horren ondorio gisa, gaur egun Gipuzkoan 78.000 herritar inguruk dagoeneko aukeratu du euskara Ogasunarekin duen harremanetarako hizkuntza moduan”. Eta, hori esan ondoren gaztelania hutsez banatzeko proposamena? Izugarria!
"Nola da posible Euskal Herriko herrialde euskaldunenean Aldundiko Ogasun Sailak errenta aitorpena lehen aldiz egin behar duten gipuzkoar guztiei bere proposamena gaztelania hutsez bidaltzea?"
Diputatuaren hitzetan, foru Ogasuna prest omen dago herritar ororen hizkuntza eskubideak bermatzeko eta ohi duen kalitatezko zerbitzua eskaintzeko. “Edozein dela ere zerga arloari buruzko zalantza edo kezka, Gipuzkoako foru Ogasuna gai da euskaraz erantzuteko”, azaldu du. Horregatik, dei egin die herritarrei pausua eman eta euskararen aldeko hautua egiteko, baina Ogasunak gaztelania hutsez egin du.
LABek Gipuzkoako Foru Aldundiari, bertako Ogasunari eta Larrañaga jaunari gogorarazi nahi die, herritar euskaldun orok duela eskubidea euskararen lurraldeko edozein administraziorekin harremana euskaraz izateko, ahoz zein idatziz. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko 10/1982 Legeak dio euskara bertako berezko hizkuntza dela, eta ofiziala, gaztelaniarekin batera.
Hala, euskal herritar guztiek dute hizkuntza ofizialak hitzez nahiz idatziz ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea, bai eta lanbide-jarduerak euskaraz egiteko eskubidea ere. Horrela, Herri-aginteek Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza dela-eta inor diskriminatu ez dadin beren jarduera zaindu behar dutela, horretarako neurri egokiak hartuz (4. artikulua). Ez da hori Aldundiak egin duena.
Bestetik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legearen 38. artikuluan adierazten denez, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek, kontsumitzaile eta erabiltzaileekiko harremanetan bi hizkuntza ofizialak agertzea bermatuko dute, eta ondorioz, kontsumitzaile eta erabiltzaileei arreta emateko gertu egon behar dute, horien hizkuntza ofiziala edozein dela ere. Eta hori ere ez du bete Gipuzkoako Aldundiak.
Gauzak horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiko LAB sindikatuak Ogasun Saila Hizkuntza Eskubideen Behatokian zein Elebiden salatu duela jakinarazi nahi du, etorkizunean Gipuzkoako Aldundiak euskararen aldeko diskurtsoa eta marketina ez ezik, praktika eta politika egokiak ere gara ditzan.
*Koldobike Muniain Agote
Iñaki Mariskurrena Díez
Nadet Arrizabalaga Urbieta
Aldundiko LABen ordezkariak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]
“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]
Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]
Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]
Diskrezioa edo zuhurtzia hitzak entzuten dizkiedanean buruzagi politikoei kezka sortzen zait. “Hobe izango da zuhurtziaz jokatzea”, esaten digute. Horixe izaten da estalkia jakiteko, era publikoan egin izan balitz, onargarria ez zatekeen operazioa era sekretuan... [+]
Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.
Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]
Unibertsitateko ikasleak azterketa garaian dauden bitartean, irakasleoi ikasturtea ixtea dagokigu. Irakasleak talde txikitan biltzean oso ohikoa da urte batetik besterako aldaketen gainekoak konpartitzea eta hausnarketaren brindis gisara ikasle belaunaldiaren
ezaugarritzea... [+]
13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]