Albistegiak patronalaren eta EAJren propaganda tresna bihurtzea egotzi diote ETBri

  • Haserrea eragin dute martxoaren 30eko EITBko albistegiek jende askoren artean. Sare sozialak horren lekuko. Telebista publikoko langile ugari ere kexatu da, hala nola LAB eta ELAko atal sindikaletan bilduta daudenak. Lehenak adierazi du ez dela onargarria "denona izan behar lukeen Euskal Telebista Telebatzoki bihurtzea"; bigarrenak, funtsezkoa ez den jarduera ororen itxiera iragarri zutenetik albistegiek berebiziko ahalegina egin dutela Eusko Jaurlaritzaren eta Confebask patronalaren iritzia herritarrei zabaltzeko.

Albistegien hasieran, ezohiko moduan, zuzenean elkarrizketatu zuten Confebaskeko burua ETBko egoitzan.

2020ko martxoaren 31n - 15:45

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek agindu ostean funtsezkoa ez den lan oro geratzea –Confebask eta Eusko Jaurlaritzaren iritziaren aurka–, astelehen eguerdiko ETB2ko albistegietan zuzenean elkarrizketatu zuten Confebask patronaleko buru Eduardo Zubiaurre.

Sare sozialetan jende askok salatu zuen gaiari telebista publikoan eman zitzaion trataera, hemen ikus daitekeenez. Erabiltzaile batzuek sareratu egin zuten albistegiaren hasiera ere.

Asko izan dira haserre mintzatu direnak, EITBko langileak barne. Adibidez, LABeko atal sindikaleko kideek aurpegiratu diote zuzendaritzari "EAJren diskurtsoa goitik behera erosi eta saltzea, beste guztiena baztertuz, onartezina da. Gaizki badago agintean dagoen alderdiaren propaganda bihurtzea komunikabide publiko bat, soka bereko protagonistak gonbidatuz, oposizioko ahotsak baztertuz, zer esan Teleberri-1eko aurkezleari buruz. Informazioa eman ordez, bere iritzia zabaltzen zuen atzokoan, profesionaltasun falta izugarria erakutsiz". Oharrean diotenez, astelehenekoa ez da salbuespena izan. "Informazio inpartziala eman beharrean, ohituta gaude EAJren diskurtsoa etengabe entzun eta ikustera, kontrakoak ezkutatuz. Nahikoa da".

ELAn bilduta dauden EITBko langileek salatu dute funtsezko jarduerak ixteko neurriaren alde daudenen ahotsa "gutxietsi" egin dutela telebista publikoan, "aurretik ere halako erabaki bat eskatzen ari zirenen ahotsarekin egin den bezala". Salatu dutenez, "Confebask patronalaren eta Eusko Jaurlaritzaren tesien aldeko iritzi-korronte bat sortu nahi izan da uneoro". Beren oharrean adierazi dutenez, "profesional soziosanitarioak eta funtsezko sektoreetan dauden pertsona asko lanean ari diren baldintzei buruz hitz egitea saihesten da, baina ez dago inolako arazorik mezu apokaliptiko bat helarazteko, enpresa-erakundeak eta Eusko Jaurlaritza helarazten ari direna bezalakoa".

Unibertsitatean kazetaritza irakasle den Txema Ramirez de la Piscinak ondorengoa adierazi du: "ETBko albistegien ildoa inoiz baino lerrotuago dago EAJ eta patronalaren interesekin. Zer gertatu behar da etxe horretan barrutik ahotsak altxatzeko? Zer? Non da administrazio kontseilua?, non erredakzio kontseilua? Non sindikatu eta profesionalak? non?".

Oihan Vitoria kazetariak: "Kazetaritik kazetarira. Hau onartezina da, ziur nago EiTB barneko profesional asko sumintzen duela. Teleberria hastea iritziz kargatutako editorial batekin, patronalaren lengoaia filtrorik gabe erabiliz, iturri bakarra aipatu ere egin gabe, sindikatuak albo batera utziz".

Esan bezala, "confebask" hitza duten mezuak bilatuz herritarren erreakzio ugari topatuko ditu irakurleak, martxoaren 30eko albistegiak sortu zuen haserrearen adierazle.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude