Alarma egoera indarrean jartzea eskatu dio Urkulluk Madrili

  • Urkullu lehendakariak alarma egoera ezartzea eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariari, telefonoz ostiral goiz honetan izandako elkarrizketan. Eskaera ofiziala arratsaldean bertan bidaliko ziola jakinarazi dio.


2020ko urriaren 23an - 17:05
Argazkia: Irekia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pandemiaren hedatzea kontrolatu nahian, datozen egunetan neurri gehiago hartzea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak eta horien segurtasun juridikoari begira alarma egoera indarrean jartzea nahi du. Edozein modutan, Madrilgo gobernuarekin adostu du alarma egoera modu koordinatuan bideratuko dutela, eta etxealdiko garaian ez bezala, oraingoan alarma egoeraren agintea Jaurlaritzak izango duela.

Eskariaren aurrekari gisa dago Eusko Jaurlaritza eta EAEko Auzitegi Gorenaren artean izandako ika- mika. Garbiñe Biurrun magistratuak zuzentzen duen erakunde judizialaren Administrazioarekiko Auzien Salak ez du baimendu Jaurlaritzak sei pertsona baino gehiago biltzeari emandako debekua, egungo legedia kontuan hartuta, neurria oinarrizko eskubideen aurka dagoelakoan. Jaurlaritzak adierazi du, ebazpena onartzen duela, baina ez datorrela bat erabakiarekin, horrelako egoera larri batean auzitegiak malguago jokatu beharko lukeela iritziz.

Jaurlaritzak gaur egun ez du bere lurraldean alarma egoera ezartzeko eskumenik eta horregatik Madrili eskatu behar dio neurri hori har dezan. Ez dago garbi alarma egoera estatu osoan jarriko litzatekeen edo EAEn bakarrik, edo hala eskatzen duten erkidegoetan. Edozein modutan, eta El Correo-k Moncloako iturriak aipatuz argitaratu duenez, Espainiako Gobernuak ez du aurreikusten ezohiko bilerarik egitea eta gaia astearteko gobernu batzarrean aztertuko luke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!