“Haurren Gipuzkoako ospitale psikiatrikoan profesional euskaldunak ez izatea lotsagarria eta kezkagarria iruditzen zait”

  • Hizkuntz Eskubideen Behatokiak zabaldu du guraso euskaldun baten lekukotza. Bere alaba Donostiako ospitaleko Arantzazu haurrentzako ospitale psikiatrikoan ospitaleratu eta bertan ez dagoela mediku euskaldunik salatu du. "Alabaren gaixotasunaren sufrimenduaz aparte artatzen dutenekin euskaraz ezin komunikatzea negargarria da" eta "hizkuntza eskubideen beste urraketa bat gobernu honekin", adierazi du.

Donostiako ospitaleko Arantzazu eraikinean alaba euskaraz artatuko duen medikurik ez dagoela salatu du ama batek. (Argazkia: Donostia Kultura)

2019ko otsailaren 7an - 14:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alaba urtarrilaren 26an gaixotasun larriekin ospitalizatu behar izan zuten. Gurasoak kontatu duenez, bera artatu behar duten psikologo eta psikiatrak erdaldunak dira, eta alaba euskal hiztuna denez, gaztelaniaz bere egoera azaltzeko zailtasunak dituela salatu du.

Hemen Akuilari aplikazioa baliatuz herritar honek egin duen salaketa gogorra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.