Al-Qiq kazetari palestinarrak askatasuna berreskuratuko du, 94 eguneko gose grebaren ostean

  • Muhammad al-Qiq aske uzteko erabakia hartu du Israelek. Kazetari palestinarrak 94 egun zeramatzan gose greban, bere aurkako atxiloketa administratiboa salatu nahian. Okupazio indarrek ostiralean hartu zuten erabakia.


2016ko otsailaren 29an - 12:26
Afulako (Israel) erietxean artatuko dute al-Qiq. (Arg: @qudsn)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Al-Qiq  2015eko azaroaren 21ean eraman zuten atxilo eta azaroaren 25ean ekin zion protestari. Hamasekin lotura duelakoan atxilotu zuten, baina bere aurkako kargu zehatzik izan gabe. “Askatasuna berreskuratu ala hil”, adierazi zion kazetariak prentsari lehen egunetan.

Al-Qiq ez dute berehalakoan askatuko, Afulako (Israel) erietxean egon beharko du maiatzaren 21era arte; bertan artatuko dute. Kazetariaren protestak eragina izan du bere osasunean eta Israelgo osasun alorreko iturriek onartu dute ez dakitela lehengo egoerara itzultzeko gai izango den. Palestinako diplomazia iturriek baieztatu dutenez, begi bateko ikusmena galdu du 33 urteko kazetariak, entzumena kaltetua du eta ez da hitz egiteko gai; 30 kilogramo pisatzen du.

Gose greban zegoen bitartean, Ramalako erietxe batera –Palestinako administrazio hiriburura– joatea eskatu zuen kazetariak; eskaerak ez zuen aurrera egin. Israelek Jerusalen ekialdera –lurralde okupatura– joatea proposatu zion, baina kazetariak ukatu egin zuen proposamena.

Mohammad Barakeh politikari arabiar-israeldarrak adierazi du gose greba “garaipen” batekin amaitu duela preso palestinarrak. Protestak iraun bitartean, asko izan dira al-Qiq aske uzteko eskaerak. Kazetariaren aurkako karguak aurkeztea edo bestela, berehala askatzeko exijitu zion Palestinari laguntzeko NBEren taldeko koordinatzaile Robert Piperek Israelgo Gobernuari.

Atxiloketa administratiboaren figura erabili dute al-Qiq atxilo mantentzeko. Neurri horrekin, nahi zutenera arte izan zezaketen preso atxilotua, karguak aurkeztu edo prozesu judizial bati ekin beharrik izan gabe. Egun 660 preso palestinar inguru –tartean adin txikikoak– daude atxiloketa administratiboaren figurapean. Giza eskubideen aldeko elkarteek gogor salatu dute neurria.


Palestina kanalean gehiago
2026ko ekainaren 2
Haizea Ziluaga Larreategi, Global Sumud Flotillaren abokatua
“Bingen Zupiria epaitegian deklaratzera deitu beharko lukete”

2026ko maiatzaren 26
Global Sumud Euskal Herriaren mobilizazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean
“Gezur hutsa da Ertzaintza probokatu genuela, eta munduak hori badaki”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.