Akordioa Gipuzkoako metalgintzan: hitzarmen "historikoa" eta "urrats garrantzitsuak" dituena

  • Asteazken arratsaldean Adegik eta Gipuzkoako metalgintzako sindikatuen gehiengoak akordioa lortu dute lan-hitzarmen berria sinatzeko. Orain arteko patronalak soldaten, ultraaktibitatearen edota subrogazioaren inguruan onartutako neurriez gain, Berdintasun Batzordea martxan jartzea ere adostu dute, besteak beste. UGT izan da kanpoan geratu den sindikatu bakarra.


2020ko urriaren 14an - 16:47

Hainbat hilabetetako gorabeheren ondoren, Gipuzkoako metalgintzako sindikatu gehienek, ELA, LAB eta CCOOk eta patronaleko ordezkari Adegi enpresarien elkarteak lan hitzarmen berria sinatzeko akordioa lortu dute –UGTk ez du sinatuko, "adar jotzea" iruditu zaiolako–. Besteak beste %9,6ko soldata igoera aurreikusten du hitzarmen berriak 2020 urtera arte eta KPIaren araberako igoera hortik aurrera.

Sindikatuen eta Adegiren arteko azken bilera urriaren 2an izan zen eta ordukoan ELAk baino ez zuen onartu patronalaren proposamena, "eduki paregabeak" zirela argudiatuz, Mitxel Lakuntza sindikatu horretako idazkari nagusiaren esanetan. UGT, CCOO eta LAB, baina, ez zeuden hitzarmen hura sinatzeko prest.

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenak 50.000 langileri eragiten die eta lurraldeko garrantzitsuena da zentzu horretan; baina hamar urte zeraman berritu gabe. ELAk babesturiko proposamenean enpresariek igoera nabarmenak onartu zituzten soldatetan, baita beste neurri ugari ere, hala nola lan erreformaren kontrako blindajea, azpikontratazioen subrogazioa, behin behineko urtebeteko gehienezko kontratazioak... LABek ordea hutsuneak ikusten zituen oraindik, besteak beste berdintasunari edo osasunari begira.

Negoziazioak hankaz gora geratzeko zorian izan dira azken bi asteetan, Adegik mehatxu egin eta gero proposamena egun batzuen buruan erretiratu egingo zuela. Baina azkenean asteazken honetan lortu du akordioa sindikatuen gehiengoarekin, besteak beste Berdintasun Batzordea martxan jarriko duela hitzemanez, 2006an abiatu baina sekulan aktibatu ez den organo bat.

"Soldata arrakalarekin bukatu edota emakumeen kontratazioa bultzatzeko" tresna izango dela ziurtatu du LABek, azken bileran orain arte ez zeuden beste neurri batzuk ere onartu direla gogoratzeaz gain –tartean lan ordutik kanpoko errekonozimendu medikuaren kostuak enpresak asumitzea–. "Beraz, pozik eta harro gaude, borrokan jarraitzeak merezi izan du".

ELA ere pozik agertu da adostutakoarekin. Bere esanetan beste sindikatuek bat egin dute aurrez berak ontzat emandako eduki nagusiekin eta horrek agerian uzten du akordioaren "garrantzi historikoa". Sindikatuak azaldu duenez, akordioak "ikuspegi estrategikoa" eta "epe luzekoa" du eta aitzindari edo erreferentziala izan daiteke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude