Musika gustuko duenarentzat etxean dituen CD, kaset edo biniloak, txikitatik erreferentzia zuzenak dira (adi, gurasoak, etxean duzuenarekin!). Gure etxean, aspalditik, Oskorriren hiru binilo ditugu, eta horietako bat 1987ko “15 urte…eta gero hau” zuzenekoa da, 15. urteurrena ospatzeko grabatutakoa.
Diska honetan taldeak bere kantu ezagunenak (Euskal Herrian Euskaraz, Furra Furra, Aita Semeak, Bizkaiko Aberatsak…) baztertu eta “Mozkorri” izeneko popurrian sartu zituen azken kantuan, nonbait Oskorriren hasierako kantei indar gehiago (garrantzia gehiago) eman nahi zieten. Diska hartan betirako geratu ziren ondoren jo izan ez dituzten kanta asko, eta horietako gehienek Gabriel Arestiren hitzak dute oinarri.
26 urte geroago, Berria ireki eta Oskorrik bere hasierako kantekin beste bira bat egingo duela irakurri nuen, errepertorioan Arestiren hitzak edo poetarekin nolabaiteko harremana duten kantak. Egiaren aitortzeko ez nuen uste bira hau inoiz iritsiko zenik, zer dela eta orain bira hori? Gaurkoan ez dut kanta horiek erreskatzeko arrazoiez hipotesirik eginen. Hori bai, bitan pentsatu gabe sarrerak erosi eta Tolosara joan ginen, 21-22 urteko hiru gazte, zer eta Oskorri ikustera. Bagenekien ez zela betiko Oskorri hura izango, eta ez geunden oker.
Lehenengo hiru diskoetako eta frankismoan zentsuratuak izan ziren kantekin ateratako “…eta Oskorri sortu zen” diskoko kantekin osatu zuten errepertorioa: Agur Jaunik, Zeren Esperoan Dago, Laugarrenez Nerea Etorkizunaren Aurrean, Adela, Oinaz eta Ganboa, Badakizu Non Nagoan, Emazurtz, Maite Dugu Mundua, Gora Ta Gora Beti, Bizkaiko Aberatsak, Oskorri, Preso Gaudenon Ahoetatik, Guretzat eta Astoarena, hauek guztiak Arestiren hitzekin. Horiez gain, Arestik egokitutako Bernat Etxepareren Mosen Bernat Etxepareren Kantua eta Sautrela, Mikel Zarateren hitzak dituenAita Semeak, F.M. Iturzaeta bertsolariaren Gosetea, Eibarko forjariei entzundako Forjarien Kanta, eta amaitzeko, Arestiren eta Jon Sarasuaren hitzak tartekatuz, Egia Da.
Hasierako kanta hauek askotan entzun baina zuzenean gozatzeko aukera sekulan izan ez dugunontzat luxua izan zen ostiralekoa. Luxua errepertorioa eta luxua formazio akustikoa ere (Natxo de Felipe gitarrarekin). 1987ko disko horretan protagonismo handia duten baxua eta Bixente Martinezen Stratocaster-a desagertuak, hasierako Oskorriren formazioa berreskuratu zuten eta kantuak oso modu txukunean eman zituzten. Kantaren bat faltan bota genuen, konparazio batera Maldizio Betikoa edo Kristo Ni Eta Gizonak.
Joseba Tapiak bere Real Politik (2006) diskoko liburuxkan zera dio: “Ezin da Oskorri Aresti gabe ulertu, ezta Aresti Oskorri gabe ere”. Agian poeta bilbotarraren fan ortodoxoek ez dute hala pentsatuko, baina poesia irakurtzea zaila egiten zaigunontzat ezinbestekoa izan daiteke poema bat musika egoki baten laguntzaz entzutea bere espiritu eta xarma ulertu eta sentitzeko. Niri behintzat Arestiren poesiarekin hori gertatu zait, Oskorriren laguntzari esker. Ostiralean, poetaren obra eta taldearen musika hobeki ezagutzeko aukera izan genuen, eta kanten aurretik Natxok eman zituen azalpen eta kontakizunek erru handia izan zuten horretan. Ez zuten kantua jo, baina Tolosa Ajangiz bihurtu zen ordu eta erdiz. Ez agurrik, jauna(k).
Artikulu hau Julen Leuzaren Zenonen Larraindantza blogetik hartua da. Bertan kulturari buruzko artikulu gehiago topatuko dituzu.
RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]
Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.
KAK! taldea... [+]
Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]