Aitaren egunean


2021eko martxoaren 19an - 08:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Isilune batetik nator

 

Agian ondo egongo zen gaurko eguna ospatu ahal izatea.. Ez horrelako egunak bereziki gustuko ditudalako, izan ere ez zaizkit gustatzen. Nirea istorio desberdina izango balitz… aita bat izango nuke, eta ez aitaren papera hartu ordez, neska nintzenean sexu-abusuak egin zizkidan gizona. Publikoki azaltzen dudan lehen aldia da, baina nik ere ez isiltzea erabaki dut. Nire isiltasuna hain da zaharra, luzea eta mingarria, lau haizetara aldarrikatu behar baita ordaina bilatzeko.

Pixkanaka-pixkanaka, haurtzaroaren aurkako sexu-abusuen errealitatea ahanzturen, ikusezinen, isiltzen direnen putzu ilunetik azaleratzen ari da. Errealitate hori agerian geratzen bada, ezarri zieten isiltasuna haustea erabaki duten biktimei esker da, funtsean. Eta errealitateak dio bost haurretatik batek sexu-abusuak jasan dituela edo jasango dituela 16 urte bete baino lehen. Edo, nahi izanez gero, haurren eta nerabeen %20. Gehienetan, erakunde publiko edo pribatuetan, bereziki erlijiosoetan, gertatzen diren sexu-abusuek prentsan eragin handiena dute. Baina abusu horietako asko haur bati segurtasun gehien eman beharko liokeen espazioan gertatu dira eta gertatzen ari dira: etxean.

"Ni, ume gehienak bezala, basoko otsoen kontra ohartarazi ninduten, eta inork ez zidan azaldu otsoak sarriegi etxe barruan bizi direla"

Ni, ume gehienak bezala, basoko otsoen kontra ohartarazi ninduten, eta inork ez zidan azaldu otsoak sarriegi etxe barruan bizi direla. Zifrek, ordea, agerian uzten dituzte lotsa kolektiboak, eta esaten dute sexu-abusuen %80 eta % 85 artean familia eta konfiantzazko inguruneetan jazotzen direla. David Finkelhor soziologo iparramerikarraren arabera, psikoterapiara joaten diren bezeroen esperientzietan eta sexu-abusuen biktimen tratuan espezializatutako zentroetan oinarrituta, kliniko eta gizarte-langile askok ondorioztatu dute aitaren eta alabaren intzestua gero eta handiagoa dela, eta proportzio epidemikoak lortzen ari dela. Gauzak horrela, familiaren esparrua arrisku handiko ingurune bihurtzen da, eta horrek ondorio fisiko eta emozional larriak sortzen ditu umearengan. Baina, puntu hau aitortzea familiaren erakunde sakrosantua zalantzan jartzea denez, nahiago dugu beste leku batera begiratu.

Duela urte batzuk mugimendu feministak leherrarazi zuen emakumeen aurkako indarkeria esparru pribatuko gaia zelako ideia. Eta mahai gainean arazo potolo bat jarri zuen, gizarte osoari aurre egiteko eskatzen ziona. Familia patriarkalaren milaka urteko pentsamenduaren eskemarekin hautsi behar izan zuen. Honen arabera, emakumeak pater familiaren jabetzakoak dira. Gaur egun, berriz ere, pentsamoldeak astindu behar dira, seme-alabak ere ez baitira gurasoen jabetzakoak. Gurasoek eskubidea eta betebeharra dute seme-alabei ongizatea, maitasuna, zaintza, babesa, hezkuntza, kultura... emateko. Baina, inola ere ez dute legitimitaterik babesik gabe uzteko, tratu txarrak emateko edo sexu-abusuak egiteko. Eta, hori gertatzen denean, familia bateko edozein kidek haurren eskubidearekiko errespetuaren mugak gainditzen dituenean, komunitate osoak, gizarte osoak beharrezkoak diren mekanismoak aktibatu behar ditu haur hura babesteko, erantzukizun publikoko arazo eta haurren eskubidearen aurkako atentatu bihurtu delako.

Ildo horretan, Noemi Pereda Beltrán psikologoak adierazi du haurren gaineko sexu-abusua osasun publikoko arazo larria dela, eta, kasu gehienetan, biktimaren garapen egokia oztopatzen duela, eta haren egoera fisiko eta psikologikoan eragin negatiboa duela. Adituak gaineratzen duenez, sexu-abusuaren bizipenak eragin ohi dituen ondorio psikologikoak ohikoak eta askotarikoak dira, bai haurtzaroan zehar, bai helduarora arte irauten dutenak. Esperientziagatik ziurta dezaket hori horrela dela: haurtzaroan sexu-indarkerien biktima garenok ondorio ugari, sakonak eta iraupen luzekoak izaten ditugu.

"Erakunde publikoek hainbat eremutako (hezkuntza, psikologia, justizia, gizarte-zerbitzuak) profesionalak koordinatzeko guneak sortu behar dituzte haurrak babesteko"

Haurren eta nerabeen %10ak soilik azaltzen ditu abusuak helduarora iritsi aurretik, eta, hori egiten dutenean, kolokan dagoen babes-sistema osoa aurkitzen dute. Prozesu horrek biktimari abusuak sortutako kalte berdinak edo handiagoak eragin diezazkioke. Honi birbiktimizazio edo biktimizazio sekundarioa esaten zaio. Haurrak laguntzeko prestaketarik ez duten familiak –batez ere abusua familia barrukoa denean eta abusuen kontakizuna bonba bat bezala erortzen denean familiaren jangelaren erdian–, laguntzarik eta bidaiderik izaten ez dutenak. Abusu-kasuak jakinarazten ez dituzten eskolak. Hala, Save The Childrenen Ojos que no quieren ver txostenaren arabera, Estatu espainiar osoan, biktimak abusuak azaldu dituen ikastetxeen %15ak baino ez die agintariei jakinarazi. Psikologiako eta gizarte zerbitzuetako profesionalak, prestakuntza espezifikorik gabe. Sistema judizialak benetako infernu bat pasarazten die biktimei, bataz beste lau aldiz deklaratzera behartuz, beren kontakizuna gaitzesten duen sistema batean. Eta abar.

Gizarte baten osasuna eta etika, pertsona ahulenak eta, bereziki, adingabeak bizi, garatu eta artatzen diren baldintzen arabera neurtzen bada, ZIU fasean gaudela ondorioztatu beharko dugu. Premiazko neurriak hartu behar dira egoera hau iraultzeko. Erakunde publikoek hainbat eremutako (hezkuntza, psikologia, justizia, gizarte-zerbitzuak) profesionalak koordinatzeko guneak sortu behar dituzte haurrak babesteko. Aldi berean, biktimei, familiei eta biktimekin lan egiten duten profesionalei arreta, laguntza eta aholkularitza eskaini beharrean dago. Era berean, haurrekin lan egiten duten erakunde publiko edo pribatuek haurren aurkako tratu txarrak eta abusuak prebenitzeko eta horien aurka jarduteko protokoloak hornitu, ezagutu eta abian jarri behar dituzte, eta prestakuntza egokia duten profesionalak lehen lerrora ekarri.

Nire hitza biktima guztien lekukotzari batu nahiko nioke, ni baino lehen isiltzeari utzi diotenen egia aldarrikatu asmoz. Eta beraien ahotsak nire isiltasunari hitzak jarri zizkion bezala, orain nirea izan dadila oraindik hitz egin ezin duten eta sexu-abusuak intimitatean pairatzen dituzten biktimentzako bozgorailua. Nahi nuke gu denok, jadanik dike gabeko ahots-ibai garenok, kontzientzia lokartuak argitu eta astintzea. Batez ere, betetzen duten posizio sozial eta politikoagatik, haurtzaro osasuntsu eta babestua izateko neurriak hartzeko ahalmena eta betebeharra duten pertsonena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Teknologia
OSHW

2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.

Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Eguneraketa berriak daude