Arrasateko Aita Mennin bost langile kutsatu dira: administrazioko lau, eta babespeko etxeetako bat

  • Osasun etxetik baieztatu dutenez administrazio arloko langileek gune isolatu batean egiten dute lan, eta ez dute inongo harremanik izaten ez pazienteekin, ez bisitariekin. Bosgarren kasua babespeko etxeetan lan egiten duen langile batena da. Euren kabuz bizitzeko autonomia duten gaixoetako batzuk tutoretzapeko etxeetara bideratzen ditu Aita Mennik, eta bertara laguntza puntualak ematera joaten dira langileak. Bost langileak asintomatikoak direla baieztatu dute. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 11n - 17:15
(Argazkia: Goiena)

Berriki ospitaleko langile guztiei egin dizkiete COVID-19a detektatzeko probak –serologikoak eta PCR bidezkoak– eta bertan izan dute kutsatzeen berri. Bostek eman dute positiboa PCR proban eta serologikoan, aldiz, negatiboa. 

Ospitaleko arduradunek jakinarazi dutenez, administrazio arloko langileen gunea ez dago ospitaleko eraikinean, gune isolatu batean baizik. Hala, gune hori "modu egokian" desinfektatu dutela jakinarazi dute, eta gaineratu dute bertako langile asko etxetik ari zirela lanean.

Kutsatutako bost langileak asintomatikoak direla baieztatu dute, eta une honetan euren etxebizitzetan daude isolatuta. Babespeko bi etxeetan bizi diren bederatzi paziente, aldiz, ospitalera eraman dituzte prebentzio neurri gisa. Unitate aislatu baten kokatu dituzte; sarbide propioarekin eta bestelako pazienterik gabe.

Une honetan ospitalera bisitak etenda daude, eta Osasun Sailarekin harreman etengabean daudela jakinarazi dute, "era koordinatu batean erantzuteko". 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude