Ahed Tamimi palestinar gaztea epaitu eta zortzi hilabeterako zigortu dute

  • 17 urteko ekintzaile palestinar Ahed Tamimi abenduan atxilotu zuten Israelgo soldadu bati zaplazteko bat emateagatik. Asteazkenean ateak itxita egin zen epaiketan akordio batera heldu da Israelgo epaitegi militarrarekin. Orotara zortzi hilabete egingo ditu espetxean, Maan berri agentzia palestinarrak jakinarazi duenez.


2018ko martxoaren 23an - 12:11
Ahed Tamimi Palestinako erresistentziaren ikonoetako bat bilakatu da.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Free The Tamimi kanpainak oharra kaleratu du jakinaraziz Ahed eta bere ama Narinam Tamimi, uztailean askatuko dituztela. Alabaren atxiloketaren biharamunean atxilotu zuen Narinam Tamimi ama Israelgo Poliziak, alabak soldaduari zaplastekoa nola ematen zion grabatu eta zabaltzeagatik.

Bideoa grabatzen hasi aurretik, Israelgo polizia batek 15 urteko beren lehengusu Muhammad Tamimiri aurpegian tiro egin zion gomazko bala batekin, larri zaurituz.

Orain astebete, Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastor Tamimi sendiarekin izan dira beren etxean. Familia honek Palestinako erresistentziarekin duen lotura kontatu dute ARGIAn Tamimitarrak: abizenak dakarren ardura erreportajean.

Bassem al Tamimi, alabaren ohea atontzen. Argazkia: Irantzu Pastor.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude