'Zabaldu arnasa korrika' ekimena: euskaraz bizitzeko poza Agurainera eramango dute oriotarrek

  • Martxoaren 22an Korrika Orioko karrikak zeharkatuko dituen arren, oriotarrek birritan ospatuko dute Korrika. Martxoaren 28an Agurainen izanen dira Arabako Lautadako euskaltzaleei “arnasa” emateko asmoarekin.


2015eko martxoaren 11n - 10:52

50 oriotar bildu nahi dituzte Agurainera Korrikan parte hartzera joateko. Ekimenak barrura begira duen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek: “Herritarrak konturatu behar dira zer nolako ardura den arnas gune bateko euskal hiztun izateak”.

Zabaldu arnasa korrika dinamika martxan jarri dute Orioko Curriculuma Sortzen taldekideek. Izan ere, curriculuma egiteko pausua ematean euskara Orion, inguru euskaldun batetan, edo euskarak hainbeste indar ez duen beste herri batetan irakastea ez dela berdina ondorioztatu zuten.

Orio euskararentzat arnas gunea dela diote adituek, oriotarrek euren egunerokotasunaren %90a arazorik gabe euskaraz bizitzeko aukera dutelako. Horregatik, euskaraz bizitzeko aukera handirik ez duten herrietara euskaraz bizitzeko aukera eta poza zabaldu beharra ikusi dute: “Guk funtzio bat bete behar dugu euskalduntzen ari diren herri eta hirietan euskaraz bizitzeko aukera eta poz hori transmitituz”.

Orioko Herri Curriculuma

Historia, tradizioa eta nortasuna besteak beste bildu nahi dituen proiektu pedagogikoa da Orioko Curriculuma, hezkuntzak herriarekin duen lotura zuzena azaleratu nahi duena. Euskararen aberastasuna sustatzeaz gain, oriotarrak euskaldun kontzienteak izatea du helburuetako bat. Auzolanean landutako proiektu honetan herriko ikastetxe, eragile, mugimendu eta talde ezberdinek hartu dute parte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude