Agroekologia eta elikadura burujabetzaz ikastaroa antolatu dute Hegoa-EHUk eta EHNE-Bizkaiak

  • Baserrritik mundura: Gure Elikaduraren etorkizuna jokoan” darama izenburu, aurtengo urrian hasiko da eta 2018ko azaroa arte luzatuko 750 orduko ikastaroa osatuz. Kurtso zabal honekin antolatzaileek 30 pertsona trebatu nahi dituzte elikadura burujabetzan eta agroekologian, Hezkuntza Popularraren metodologien bitartez, nazioarteko La Via Campesinako formazio prozesuen ezaugarriei jarraituz.

Agroekologia eta elikadura burujabetzaz antolatutako lehen ikastaroko parte hartzaileak 2016ko udazkeneko saio batean Zerainen. (Argazkia: EHU)

2017ko maiatzaren 11 - 10:17
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ikastaroan parte hartzeko eskaini diren 30 plazetatik, 15 emakumeentzako erreserbatuta daude eta 7 baserritarren erakundeentzako pertsonentzat eta aurre-matrikula egiteko epea maiatzaren 15etik ekainaren 30era luzatuko da. Antolatzaileen esanetan, honako pertsona eta kolektiboei begira antolatu da ikastaroa:

a) Euskal Herriko nekazaritza sektorean instalazio prozesuetan dauden pertsona eta baserritarrak.

b) Aktibistak eta mugimendu eta erakunde sozialetako pertsona liberatuak (nekazaritza sindikatuak eta euskal nekazaritza mugimendua, langileen sindikatuak, ekonomia sozial eta solidarioko erakundeak, kontsumo alternatiboko talde eta sareak, GGKE, kolektiboak eta sare feministak, gazte-sareak, eta abar).

c) Administrazio publikoan lan egin eta Elikadura Burujabetzari buruzko gaietan ari diren pertsonak (lurraren antolamendua, landa garapena, tokiko garapen ekonomikoa, eta abar).

d) Elikadura Burujabetzan eta Agroekologian sakontzeko interesa duten Unibertsitateko eta Nekazaritza Eskoletako ikasleak.

e) Esparru desberdinetatik Elikadura Burujabetzaren praktikan aktiboki parte hartzeko borondatea duten pertsonak.

Orain ikastaroaren bigarren edizioa iragartzearekin batera, antolatzaileek bideo honetan bildu dute lehen edizioaren emaitza:

 

 


Elikadura burujabetza kanaletik interesatuko zaizu...
Azokako postutik begira

Goizean goizetik norbere postuan aste guztiko lana mahai gainean jarriz. Bateko bezperan bildutako aza, azenario, sagar eta intxaur, besteko hilabete ontzen edukitako gazta edo ezti ontziratu berria. Hasi dira joan etorrian karro, kapaxo eta motxilak. Bati fruta erosi, besteari... [+]


2023-11-27 | Garazi Zabaleta
“Zerealen arbasoa da espelta txikia, baina gure inguruan oso gutxi ezagutzen da”

Neolitotik datorren zereala izan arren, apenas ezagutzen da gure inguruan gaur egun espelta txikia (Triticum monococcum). “Nekazaritza sortu zenean, ereiten hasi ziren lehen zereala izan zen espelta txikia, etxekotu zen lehena, eta horrek badu interes kultural,... [+]


2023-11-23 | ARGIA
Hernaniko ikastetxeetako jangeletan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira paperezkoen ordez

Hernaniko ikastetxe guztietako Haur Hezkuntza zikloan eta ikastetxe bateko Lehen Hezkuntza zikloan jangelan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira, paperezkoen ordez. Udalak izan du ekimena eta berak erosi ditu 213 ikaslerentzako kotoizko zapiak herriko oihal denda batean... [+]


“Zomorroak” aurkitu dituzte Murgiako institutuko jantokiko janarian ere

Aurretik beste eskola batzuetan gertatu bezala Serunion enpresa da zerbitzuaren arduraduna. Murgiako Bigarren Hezkuntzako Institutuak ohartarazi du asteartean lehen platera zerbitzatzeari utzi diotela jantokian, eta “aurrekoetan bezala” Hezkuntza Ordezkaritzari... [+]


2023-11-20 | Estitxu Eizagirre
"Arbolaren besta" egingo dute lehen aldiz Biriatun, fruitu arbolak ardatz

Azaroaren 26an Biriatun Arbolaren besta egingo dute, lehen aldiz. Egun osoan egongo da arbola landareak eta arboletatik datozen produktuak erosteko aukera, tokiko ekoizleen azokan. Arratsaldean mahai-ingurua egingo dute, gai hau lantzeko: "Arbola herrian: elikadura eta... [+]


Eguneraketa berriak daude