Euskaltzaindiak joan den astean publikatu zuen Arturo Campión euskalari eta politikariaren biografia bat, orain arte ezezaguna, José Agerrek idatzia. Joxemiel Bidador zenaren aurkikuntza da eta haren alargun Idoia Sarak helarazi dio akademiari. Campión pertsonalki ezagutu zuen norbaitek idatzia dela kontuan izanda, balio handikoa dela uste dute Sagrario Aleman eta Patxi Zabaleta euskaltzainek.
Joxemiel Bidador zenak zeresana ematen jarraitzen du, hil zenetik 10 urte baino gehiago pasa direnean. Iruñeko ikerlariak utzitako disko gogorrean aurkitutako azken harribitxietako bat publikatu du Euskaltzaindiak joan den astean: Arturo Campiónen biografia bat, José Agerrek idatzia. Liburuaren protagonistak ez du aurkezpen handirik behar, XX. mende hasierako euskal abertzaletasunak Nafarroan izan zuen figura garrantzitsuenetakoa baitzen. Agerre, aldiz, ez da hain ezaguna agian.
Patxi Zabaletak Euskaltzaindiaren webgunean liburu honi buruz Sagrario Alemanekin batera emandako azalpenek jartzen dute argi pixka bat pertsonaia interesgarri honen gainean: “1919an izendatu zuten euskaltzain; hain zuzen ere, Euskaltzaindia lehenengo lau kide izatetik hamabi kide izatera igaro zenean. Beraz, Agerre Nafarroako bigarren ordezkaria izan zen Campiónen atzetik”, azaldu du Zabaletak. 1931tik aurrera kargu inportanteak izan zituen Nafarroako prentsa abertzalean –Amayur aldizkaria zuzendu zuen, baita La voz de Navarra egunkaria ere–, 1936ko gerrak ibilbide hori eten zuen arte. Ez zion idazteari utzi ordea, eta gerraosteko haren ekoizpenari erreparatuta, kontu deigarri bat agertzen da: euskaraz idazten hasi zen. Hain justu Joxemiel Bidadorrek jaso zituen 1949tik 1962an zendu zen arte Agerrek idatzitako poemak Jose Agerre Santesteban. Gerra ondorengo olerki lanak (1949-1962) liburuan.
Eta orain jakin denez, Iruñeko Udalak argitaratutako liburu hori ez zen izan Agerreren paperen artean Bidadorren aurkitu zuen urre bakarra. Euskaltzaindiak publikatu duen Biografía de Arturo Campión lana ere eskuratu zuen, itxura guztien arabera Agerrek argitaratzeko asmorik gabe idatzitakoa, baina Alemanek azaldu duenez, ez horregatik garrantzirik gabekoa. “Campiónen biografia hau interesgarria da oso, Campión ezagutu zuen batek idatzia delako. Zuzeneko testigantza ematen digu, arras objektiboa izanen ez bada ere askotan, Agerrek Campión miresten baitzuen. Geroztik, Campióni buruz asko idatzi dute, ez ordea, bizirik ezagutu zutenek”.
Hori bai, irakurlearen eskuetara iritsiko dena Agerreren jatorrizko testuaren bertsio moldatua izango da, Bidadorrek egindako edizioa. 2010ean hil zen historialariak jatorrizkoari “aldaketa sakona” egin ziola azaldu du Zabaletak, Agerrek “miresmen handiegia” ei ziolako Campióni. Horrek bultzatuta, biografia baino Campiónen hagiografia idatzi zuela uste zuen Bidadorrek eta bere sen kritikoari jarrituz, moldaketak egin zizkion, baita sarrera bat ere.
“Basamortuan putzua ateratzeko zale” zela idatzi zuten Jon Alonsok eta Patxi Larrionek Bidador hil zenean lau eskutara idatzi zuten testu batean. Orain arte ezagutzen zitzaizkion ikerlan eta aurkikuntzei esker –Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra edo Klasiko bitxi, arront klasiko liburuak, adibidez– irakurleek euskal literaturaren historiaren ikuspegi zabalagoa izan dezakete. Campiónen biografia argitaratu berri honek ere, euskalari eta politikariaren alderdi berriak ezagutzeko parada emango du.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]
Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]