AEBak pandemiaren brote berri baten epizentroan egon daitezkeela iragarri du OMEk

  • Epidemia “oso azelerazio handia” hartzen ari dela ohartarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta datozen egunetan posible dela AEBek Italiako kasu kopurua gainditzea. 46.000 kutsatutik gora eta 530 hildako utzi ditu momentuz birusak Amerikako herrialdean.


2020ko martxoaren 24an - 13:34
AEBtako koronabirus kasuen mapa. Argazkia: The New York Times.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Azken 24 orduetan zenbatu diren kasu berrien %85 Europan eta Amerikako Estatu Batuetan izan dira, eta horietatik %40 azken horretan. Margaret Harris OMEko bozeramaileetako batek AEBek pandemiaren epizentro berri bihurtzeko “potentziala” dutela adierazi du. Horrez gain, munduko 334.981 kutsatu eta 14.510 hildakoen kopuruak gora nabari egitea espero duela adierazi du, pandemiak duen zabalpen bizkorragatik.

AEBek Txinako 82.000 kutsatuak gaindituko dituztela aurreikusi dute agintariek. Donald Trump presidenteak, bere aldetik, osasun zerbitzuetarako baliabideak eskuratzeko zailtasunak azpimarratu ditu, gobernuarentzako maskarak eta haizagailuak lortzea “zaila” dela adieraziz.

Trumpek adierazi du, halaber, herrialdeko negozioak aste gutxi barru zabaldu nahi dituela berriz, eta esan du itxialdi luze batek hildako gehiago eragingo dituela pandemiak berak baino. Osasun adituek, ordea, ohartarazi dute herrialdeko osasun sistemak gainezka egingo duela estatubatuarrek beren burua isolatzen ez badute.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...