2019ko lan gatazkak Tolosaldean: Adostu, amore eman edo segi

  • Urtea hasterako, Gipuzkoako epaitegi eta ertzain etxeetako garbitzaileen grebek hartua zuten kalea, urte erdira luzatzeko; urte amaiera, berriz, Gipuzkoako zahar etxeetako langileen grebarekin doa. Tartean, papergintzako eta grafikagintzakoak ere izan dira protagonista. 2019ak ere eman ditu lan gatazkak; batzuk lortu dute, besteak bidea egiten ari dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 30ean - 08:54
Argazkia: Tolosaldeko Ataria.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Amorerik eman gabe, hitzarmen baten atzetik

Urtea borrokan hasi eta halaxe amaituko dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek; tartean dira Tolosako Iurreamendi egoitzako eta Amasa-Villabonako Santiago egoitzako langileak. Lan hitzarmen duin bat lortze bidean, lanuzteak eginez pasa dute urtea, eta akordiorik lortu ezean, greban amaituko dute urtea. 158. greba eguna bete zuten abenduan. Eta ELA sindikatuak deituta, urtarrilaren 10a bitarte egingo dute greba.   

Gipuzkoako zahar etxeetako kideek ia hiru urte daramatzate negoziazioekin, baina ez dute emaitzarik lortu. Sektoreko 5.000 langileren lan baldintzak hobetzeko eskatzen ari dira sindikatuak, soldata eta ratio hobeak aldarrikatuz. Negoziazioek, ordea, bere horretan jarraitzen dute. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak negoziazioa blokeatuta daukala salatzen du ELAk: «Sektorearen %90 finantzatzen du, eta enpresen etekinak handitzea diruz laguntzen du, lanaldi partzialeko kontratazioa eta sektoreko langileen soldata-arrakala betikotzearen kontura». 

Azaroaren hasieran akordio «partzial» bat lortu zuen UGTk patronalarekin, baina gainerako sindikatuek esan dute lan itun osoa lortu arte borrokan jarraituko dutela.  

Borrokak ekarritako akordioak

Negoziaketetan hasi zuten urtea, besteak beste, grafikagintzako eta papergintzako langileek eta greban ekin zioten urte berriari Gipuzkoako epaitegi eta ertzain etxeetako garbitzaileek. Urteak aurrera egin ahala ordea, akordio batera iritsi dira hiru sektoreak patronalekin, eta greba egunak tarteko, normaltasunez ari dira egun lanean.

Borrokarik luzeena Gipuzkoako epaitegi eta ertzain etxeetako garbitzaileena izan da. 281 egun greban egin ondoren, ekainaren 26an lortu zuten akordioa Garbialdirekin. Grebalariek batez ere kale garbitzaileen aldean jasaten duten soldata arrakala ezabatzea eskatu dute borrokak iraun duen bitartean. Akordioan jasotakoaren arabera, kale garbitzaileekiko duten soldata arrakala %70 murriztuko zaie. Horrez gain, Garbialdik aitortu zien baldintza toxiko eta lan nekagarrietan aritzen direla; ondorioz, soldata osoaren %20 besteko plus bat izatea erabaki dute.

Arte grafikoen sektorekoen egoera bestelakoa zen hasierako momentutik; langileek diotenez, «egoera onean» zegoen sektorea. Aurreko lan hitzarmenaren epealdia amaitzear zegoen, ordea, eta sindikatuek eta Adegi patronalak urte hasieran ekin zioten ituna berritzeko prozesuari. Egoerak ez aurrera ez atzera egiten zuela ikusita, zortzi greba egun egin dituzte urtean zehar, eta urriaren amaieran hitzarmena berritzea adostu zuten. ELAk ordea ez zuen akordio hori babestu, izan ere haien ustez, «aldarrikapenetatik urrun» dagoen hitzarmena sinatu zuen LABek, eta bazegoen «lorpen handiagoak lortzeko margena».

Patronalaren aldetik eskaintzetan hobekuntzarik ikusi ez, eta hitzarmen berri baten alde borrokan aritu dira Gipuzkoako papergintzako langileak ere. Sektore horren egoera ere «oso ona» dela baieztatu zuten sindikatuek; «sektoreko langileek sortutako aberastasuna banatu eta eskubideetan aurrerapausoak emango dituen» hitzarmen bat lortze bidean aritu dira borrokan. Sei greba egun eta gero sinatu zuten lan ituna LAB eta CCOO sindikatuek uztailean. Amezketako Aralar, Berastegiko Ahlstrom Munksjö eta Zizurkilgo Oria enpresetako langileak batu ziren greba horretara. Kasu honetan ere, ELAk ez zuen sinatu.

Ospitale publikorik gabe, osasun publikoaren alde

Gipuzkoan, ospitale publikorik gabeko eskualde bakarra izaten jarraitzen du Tolosaldeak. Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak aurrez ere esana du Osakidetzak zor historikoa duela gure eskualdearekin. Urteetan Donostialdeko ospitalearen osagarri bezala funtzionatu zuen Asuncion Klinikak, baina Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin sinatutako hitzarmenaren ondoren, 2011tik eskualdeko erreferentziazko zentroa da. Urtean 21 milioi euro jasotzen ditu klinikak Tolosaldeko herritarren osasun beharrizanak asetzeko eta TOPAko kideen ustetan, «ez du ez azpiegitura, ezta pertsonal egokirik funtzio publiko hori emateko».

Eusko Jaurlaritzaren 2017ko aurrekontua oinarri hartuta azterketa egin du plataformak eta ateratako ondorioen arabera, eskualdeko biztanle bakoitzeko 555 euroko gastua egiten du Osakidetzak. Alderaketa egin eta ikusi dute beste eskualdeetako herritarrei urte batean batez beste bideratzen zaiena baino 160 euro gutxiago gastatzen dela Tolosaldeko herritarren osasun arretan. 2018 eta 2019ko aurrekontuetan joera hori mantendu egin dela esaten dute plataformako kideek, beraz, 70 milioi euro exijitzen dizkiote Osakidetzari. 

 Urteak aurrera egin ahala egoerak ez du hobera egin. Uda aurretik hizpide izan zen Tolosako Asuncion klinika, EAJk ospitalea egiteko beharraren aldeko jarrera publiko egin zuenetik. Orduz geroztik, TOPA koordinakundea lanean jardun da eta Asuncion klinikako profesional medikuei buruzko ikerketa egin dute. Iaz jakitera eman zuten, klinikako hainbat profesionalek lanpostua utzi zutela, eta zentroan aldaketak gertatu zirela: «Azkeneko urte eta erdian 30 mediku aldaketa izan dira klinikan». Orain, Gipuzkoako Mediku Elkargoarekin informazioa berretsi eta gero, salaketa argia egin dute: Asuncion klinikako hainbat mediku beharrezko homologaziorik gabe ari dira lanean.

Azken hilabetean, zenbait zenbaki argitaratu ditu TOPAk: besteak beste, «Osakidetzan anestesian eta erreanimazioan aritzen diren espezialisten %100ek titulu homologatua duten bitartean, Asuncionen espezialisten %43k dute homologazioa». 

2011ko urte hasieran borrokari ekin ziotenez geroztik, TOPAk ia bederatzi urte daramatza Tolosalderako osasun zerbitzu «duina»  eskatuz, eta gainerako eskualdeetakoarekin parekatzea jomugan jarriz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea “azken urteetako produkzio egoerarik onenean” inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


Gasteizko lorezainek greban jarraituko dute sindikatuek Jaurlaritzaren proposamenari uko egin eta gero

ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.


Hiru eguneko greba abiatu dute berriz Gipuzkoako erresidentzietako langileek, manifestazio jendetsu batekin

Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Eguneraketa berriak daude