Adingabeen fiskaltza ikerketen emaitzen zain


2015eko urriaren 21ean - 10:37
Nafarroa Oinezen sexu erasoa izan zuela salatu duen neskaren eta ustezko erasotzailearen bertsioak kontraesankorrak dira Fiskaltzaren ustez. Argazkia: www.noticiasdenavarra.com.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Beti ere Noticias de Gipuzkoa egunkariak dioenaren arabera, Iruñeko 17 urteko mutilak, urriaren 19an Adingabeen Fiskaltzan deklaratu zuenean, esan zuen ez zuela sexu erasorik egin eta salaketa jarri duen neskarekin ez zuela sexu harremanik izan. Adin txikikoak baieztatu zuen neskarekin eta bere lagunekin egon zela Nafarroa Oinezen. Egunkariak dio, salatzailearen gertukoek adierazi dutela neska pixa egiteko aldendu zela eta ezezagun batek eraso egin eta bortxatu egin zuela.

Adingabeen Fiskaltza ikerketak zer ematen duen zain dago, batez ere lagin biologikoen emaitzen zain.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.